Kirola eta osasuna

Club Parke

Club Parke proiektuak Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak bere enpresei eskaintzen dizkien balio erantsiko zerbitzuekin egin dut bat.

Club Parkeren oinarria da aisialdiarekin, osasunarekin, kirolarekin, prestakuntzarekin edo kulturarekin lotutako jarduerak lan esparruan barneratuta antolatzea.

Ekimen horren helburuen artean daude hauek: Parkeko bizitza dinamizatzea, langileen eta enpresen arteko sinergiak eta harremanak hobetzea, eta beren instalazioetan edo haietatik kanpo egin nahi dituzten hainbat eratako ekitaldiak guk antolatzeko aukera eskaintzea enpresei: prestakuntza, gastronomia edo kirola.

Club Parkeko kide diren enpresek onura ugari jasoko dute: erakundean produktibitatea hobetzea, kide diren enpresen arteko sinergiak topatzea eta erantzukizun sozial korporatiboa bultzatzea, adibidez. Era berean, lehia mailako abantailak jasoko dituzte.

Eta enpresetako langileentzat, Club Parkeko kide izateak doakoak edo diruz lagundutakoak diren jardueretara sartzea, eta aisialdiko, kiroleko eta osasuneko beherapen esklusiboak eskuratzea dakar berekin. Horren guztiaren helburua Parkeetako langile guztien osasun fisikoa eta psikikoa hobetzea da.

Golfa

Derioko golf-zelaia Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago. Kluba 2009an ireki zen; Golfeko Espainiako Errege Federazioaren balorazioa eta homologazioa lortu zituen eta zorrotz betetzen ditu golfeko Pitch&Putt modalitateko eskakizunak.

Bederatzi zuloko zelaiaz gain, putting green zabala du, praktiketarako kantxa txiki bat, aparkalekua, makilak garbitzekoa, aldagelak eta egoteko eremua.

Harremanetarako:
Ereaga Bidea s/n 48160 Derio. Bizkaia
T: +34 618 69 93 29
www.golfderio.com

Kalam Pilates eta Fisioterapia Zentroa

Kalan Pilates eta Fisioterapia Zentroa diziplina anitzeko zentroa da. 502. eraikinean dago, eta haren helburua da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen inguruan lan egiten duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako, teknika ugari konbinatzen dituzte, pilates eta fisioterapia, esaterako.

Harremanetarako:        
Ibaizabal Bidea 502. 48160 Derio

502 eraikina, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Telefonoa: +34 678 852 146
E-maila: info@kalampilates.com
www.kalampilates.com

 

Nordic Walking

Kirol horretarako ez da aurretiazko ezagutzarik behar, erraz ikas daiteke eta adin guztietarako da egokia. Begiraleekin batera, aurrez zehaztutako eta sarbide errazeko ibilbidea egiten da oinez makilekin lagunduta.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea da ariketa fisikoa eginez Parkeko inguruneaz gozatu ahal izateko diseinatuta dauden hainbat ibilbidetan Nordic Walking kirola doan egin ahal izateko aukera eskaintzen duen Nordic Walking Euskadiren lehen zentroetako bat.

Ezagutu Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Nordic Walking zentroak eskaintzen dituen ibilbideak

Kiroldegia

Zamudioko udal-kiroldegia Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago eta igerilekuak, muskulazioko gelak, squasha, erabilera anitzeko kantxak eta atletismo-pistak ditu.

Harremanetarako:
Arteaga auzoa, 76 Zamudio
Telefonoa: 94 452 21 28
www.zamudio.eus