Arabako Parke Teknologikoak 4.0 Industriaren alde egin du “ARABA 4.0 Talde Lana” sustatzaile gisa

Albisteak, Araba

Taldelan hau duela hiru urte Arabako Foru Aldundiak martxan jarritako Ágora ekimenaren ondoren sortu zen. Ekimen haren harira, lurraldeko eragileen talde parte-hartzaile eta berritzaile batek Araba biziberritzen lagunduko duten ekintza eta proiektuak abian jartzeko elkarrizketan eta hausnarketan lan egin dute, helburu partekatuarekin, lurraldearen aurrerapen ekonomikoa, ingurumenekoa eta soziala lortzea.

Parkean dauden enpresa garrantzitsu batzuk ere izan dira talde horretan: Aernnova, Airestudio Geoinformation Technologies, SPRI Enpresa Digitala, BIC Araba, LKS Ingeniería eta Tecnalia Research & Innovation.

 

Hausnarketaren eta elkarrizketaren bidez pertsona eta erakundeek Lurraldean dauden erronkak identifika zitzaten, eta hala, lankidetzan, Araba biziberritzen lagunduko duten ekintzak eta proiektuak identifikatzeko Arabako Foru Aldundiak proposatuta sortutako Ágora ekimena abian jarri eta hiru urtera, orain www.araba40.eus plataforma sortu da. Arabako profesional eta enpresen zerbitzura dagoen kanala da, 4.0 industriaren arloan Lurraldeko eragile ugariak garatzen ari diren baliabide eta ekimen guztiak eskura izateko plataforma. Plataforma horren helburua da gai garrantzitsu horretan erreferentziazkoa izatea, eta gero eta globalizatuago eta digitalizatuago dagoen mundu honetan lehiakorrak izaten jarraitzeko Arabako enpresen produkziorako gaitasuna handituko duten teknologien inguruko informazioa, prestakuntza eta ezarpena ahalbidetzea.

Arabako Parke Teknologikoa, bertan dauden enpresa garrantzitsuekin batera, “Araba 4.0 Talde lana” izeneko talde bultzatzailearen kide da. Taldearen asmoa da lehendik dauden ekimenak koordinatzea eta sustatzea eta 4.0 industriaren eremuan berriak ezartzen laguntzea.

Aipatutako premisekin, www.araba40.eus webguneak Araban arlo horretan eskuragarri dauden baliabide eta ekimen guztiak bistaratzen eta ezagutarazten ditu; horien artean topa ditzakegu Parkeko enpresa batzuk ere, “4.0 Hornitzaile” izenekoen artean: Airestudio, Bigda Solutions, BIM Survey , Dorlet, Encriptia, Estudios GIS, Globe Testing, Karten Space, KUKA Robotics, Lantek Sheet Metal Solutions, LIS Solutions, LKS Ingeniería, Metaposta, Meteo for Energy, Mizar Additive Manufacturing, Omron, Optimus 3D, Tecnalia Research & Innovation eta Wind Recycling.

Partekatu

Beste berri batzuk