Ezin duzu galdu! Ostiralean, ekainaren 7an, 14:00etatik aurrera, PARKEA MUSIK FEST Bizkaiko Parkean

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Hitzordua Derioko Parkeko Baserri Antzokian izango da

Zientzia- eta teknologia-ingurune batean egiten den musika-jaialdi bakarra da; bertan, artistak Parkeko enpresetako profesionalak dira

 

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak hirugarren urtez antolatu du eta lehen aldiz Bizkaian –aurreko biak Gipuzkoako Parkean izan dira– Parkea Musik Fest; zehazki, Derioko Parkeko Baserri Antzokian izango da. Euskadiko teknologia-parkeek, zientzia- eta teknologia-talentu baliotsua izateaz gainera, musika-talentuak ere baditu; horiek ez dira hain ezagunak, baina, jaialdi honi esker, horiez gozatzeko aukera izango duzue.

Parkea Musik Fest musika-jaialdia 2016an sortu zen, urtero Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak antolatzen duen lehiaketaren ekimen irabazlearen ondorioz. Lehiaketa “Erronka bat Parkerako” da.

Aurtengo deialdian, talde-kopuru bikoitzak eman du izena, iazko urtearen aldean, eta, lehen aldiz. 3 Parkeetako taldeak izango ditugu: Desert Track (rock), Rojo Nieve (rock), The Timpanos (rock), Carlo Tego (biolin elektrikoa), Part time job (pop-rock akustikoa), Kevin Portune (indie-rock), Red Cocodrile (rock), Gorka Endaya (akustikoa), Old Skull (rock motorzalea), Rockopop (pop-rock), Borderline (soft-rock), El viejo Chimango (pop-rock), Red Night Man (rock-blues), Bilongo Latin Trio (latin), Daniel Guantes (kantautorea) eta Winterafter (folk-rock). Horiek guztiek egun horretarako berariaz prestatutako bi agertokitan joko dute, Baserri Antzokiaren barruan eta kanpoan, musika eten ez dadin.

Era berean, jaialdi horren helburua da topagune izatea lan-ingurunean musikaren inguruan, baina, halaber, gustu eta adin guztietarako jarduera ugari prestatu dira:

Jarduerak

  • Haurrentzako jarduerak
  • 3 leku jatekoarekin eta edatekoarekin
  • Parke Klubak antolatutako eta gure laguntzaileek babestutako txapelketa paraleloak: futbola (Athletic Fundazioa), saskibaloia (Bilbao Basket), Padela, cross-fita…
  • Nekazaritza ekologikoko postua
  • DJ
  • Zenbait zozketa

Prezioa: PMFra sartzea doakoa da

Maiatzaren 27tik, kontsumo-bonuen edizio mugatua dago salgai. 5 €-ren truke: 2 edateko eta 1 jateko.

Saltokiak:

  • Euskadiko 3 Parkeetako 3 egoitza-eraikinak: Zamudio, Miñao eta Miramon.
  • Leioako Zientzia Parkeko egoitza-eraikina.
  • Baserri Antzokian bertan

Argibide gehiagorako: parkeamusikfest@parke.eus

Tel.: 944039500

Partekatu

Beste berri batzuk