Enpresak

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea komunitate bizia da, ezagutzaren eta garapen zientifiko eta teknologikoaren benetako ekosistema; 530 enpresa, ikerketa-fundazio eta berrikuntza-zentro korporazio handiekin eta startupekin biltzen ditu.
  • 2017an, 4.974 milioi euroko fakturazio bateratua erregistratua zuten, aurreko ekitaldian baino % 7,4 gehiago
  • BPGd-ren gaineko % 5,9ko inpaktua du, enpleguaren gaineko % 7,4 eta bilketaren gaineko % 5,9.
  • Euskadiko enpresen I&Gn guztizko gastuaren % 40 baino gehiago inbertitu zuten: 515 milioi.
  • Enpresen % 22 inkubategien laguntzari eta Euskadiko elkartegiei esker sortu da
  • Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko parkeek 17.216 pertsona biltzen dituzte guztira
  • Lantaldearen % 46,4 goi mailako tituludunak dira (8.023) eta % 32,3k I+Gn egiten dute lan (5.560)
  • 2017an, parkean dauden enpresek 1207 patente erregistratu zituzten

Euskadiko Parke Teknologikoek hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea biltzen dute. Instalazioetan hainbat sektoretako enpresak kokatzen dira: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, elektronika, aeronautika, I&G, medikuntza eta biozientzia, energia eta ingurumena, ingeniaritza, automozioa, zerbitzu aurreratuak, zerbitzu orokorrak, unibertsitatea eta prestakuntza-eragileak, berrikuntza eta inkubazioa.

Informazioaren teknologietako konpainiak dira parkeetan langile gehien biltzen dutenak; zehazki, horien lantaldea guztizkoaren % 24koa izan ohi da. Sektore horrek eragin berezia du Bizkaiko Parkean; bertan, IKTez arduratzen diren enpresek guztizko lantaldearen % 27 eskaintzen dute.

Euskadiko Parkeen Sareko lantaldean garrantzi handieneko bigarren sektorea I&G da; ikerketan eta garapenean lan egiten du Euskadiko parke teknologikoetako bost langiletik batek (% 21). Hirugarrenez, elektronikaren sektorea kokatzen da. Bertan aritzen dira parkeen guztizko lantaldea osatzen duten 17.216 langileetatik % 12.

Enpresen bilatzailea

500 ENPRESA BAINO GEHIAGO

Transferentzia
teknologikoko
eragilea


Estatuko
lehen parkea

Nazioarteko
erreferentea
biozientzian