P3RSEUS, CERT NAZIOARTEKO ZIBERSEGURTASUN ZIURTAGIRIA LORTZEN DUEN BIZKAIKO LEHEN STARTUPA

Albisteak, Bizkaia

Zibersegurtasun arloan ari den enpresa berri hau, zibergertakariei erantzuna emateko Carnegie Mellon Unibertsitateak ezarritako ziurtagiria lortu duen bakarra da Bizkaian, SEIren (Software Engineering Institute) kalitate estandar altuen bidez.

 

Zibererasoek 840 miloi euroko galerak eragin dizkiete euskal enpresei.

 

Segurtasun hutsek eragiten dituzten informazio ihesak antzemateko, oso garrantzitsua da sareen analisia eta heziketa lantzea prebentzio moduan.

 

Zibersegurtasun gertakarien % 70 enpresa barrutik sortzen da, nahi gabe.

 

P3rseus hornitzaile moduan agertzen da, Zibersegurtasun Euskal Zentroak atera berri duen “Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuria” argitalpenean.

 

Espainiako Zibersegurtasun Institutu Nazionalak (INCIBE) eskainitako datuen arabera, Zibergertakariek, euskal enpresetan, 840 milioi euroko galerak eragin zituzten. 2018ko emaitza orokorren zain, lehen seihilekoan 6.041 ziberdelitu erregistratu ziren, eta Eusko Jaurlaritzako Zibersegurtasun Euskal Zentroaren datuen arabera, aurreko urteko aldi bereko datuekin alderatuz, % 35eko igoera da. Zibererasoen areagotzeak, eraso gehien jasotzen dituzten herrialdeen artean, hirugarren postuan jarri du Espainia, Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren atzetik. Gertakari hauek saihesteko oso garrantzitsua da enpresen segurtasuna handitzea. P3rseus, Bizkaian, CERT ziurtagaria lortu duen lehen Startupa izan da (Carnegie Mellon Unibertsitateak jabetzan duen marka erregistratua). Ziurtagiri honek zibergertakariei erantzuna emateko gaitasuna egiaztatzen du, SEIaren kalitate estandar altuen bidez.

Zibersegurtasun arloan gomendio batzuk

P3rseus konpainiaren xedea enpresa txiki eta ertainen (ETEen) eta Euskadiko korporazio handien segurtasuna hobetzea da. “Ezinbestekoa da enpresak zibererasoen inguruan kontzientziatzea, euren negozio edo bezeroei zuzenduta dauden erasoen bidez beraien informazioa mehatxatua egon daitekeela ezagut dezaten, enpresaren tamaina axola gabe. Honetarako garrantzitsua da arriskua aztertzea, segurtasun kulturan hezitzea eta informazioaren aktiboak defendatzea. Segurtasun gertakarien kasuan, % 70 enpresa barrutik nahi gabe sortzen dela ez dugu ahaztu behar”, dio José Ramón Conchak, P3rseus enpresaren arduradun eta sustatzaileak.

P3rseus, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatua, informazioaren segurtasunean eta zibersegurtasunaren kudeaketan espezializatua dagoen startup teknologikoa da, ETEi zibersegurtasun zerbitzuak eskaintzeko jaioa, enpresa hauen ezaugarri eta egoerari moldatuz.

Ziberadimen eta arriskuen kudeaketa dinamikoari dagozkion azken teknologiak erabiliz eta bere lan-taldearen kualifikazio altua eta esperientzia gehituz, erakundeen arriskuak eta kostuak txikiagotzea lortzen da, hain konplexua den zibersegurtasunaren esparruan. Orain, Enpresek, legearen betetze eta negozioaren arriskuarekin erlazionaturik dagoen funtzio hau berme guztiekin kanpora atera dezakete P3rseusen laguntzaz.

Partekatu

Beste berri batzuk