Gipuzkoa Talent: enpresentzako zerbitzuen aurkezpena

8 noviembre, 2018 6:00 am - 6:06 pm

Sede ADEGI

(2018/11/08 – 2018/11/08)

Talentua erakarri nahi duzu zure enpresarentzat? Kualifikazio handiko profesionalen sarerik handiena eskura izan nahi duzu? Jakin nahi duzu zein diren talentua erakartzeko zerga-pizgarri berriak?

Gipuzkoa Talent estrategiaren helburu nagusia talentua erakartzea, sortzea eta mantentzea da. Ezinbesteko aktiboa da talentua, gure enpresa-sarearen eta lurraldeko produkzio-industriaren etorkizun oparoa bermatzeko.

Besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen dira: lurralde-mailako marketina egitea; kanpoan dagoen gipuzkoar talentuaren urteko topaketa finkatzea; Gipuzkoa Talent plataforma teknologikoa garatzea, kualifikazio handiko enpleguaren eskaintza eta eskaria lotzeko; pertsonen gaitasunen garapena sustatzeko diru-laguntzen programak eta zerga-onurak; enpresei marka (employer branding) garatzen laguntzea; eta gure lurraldera bizitzera datozen pertsonak eta haien familiak hartzea.

EGITARAUA:

9:30 – Jardunaldiaren aurkezpena.

9:35 ? Gipuzkoa Talent estrategia.

Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua.

10:00 ? Gipuzkoa Talenten zerbitzu interesgarriak enpresentzat.

Mireia Azpiazu, Gipuzkoa Talenteko talentu-programen arduraduna.

10:20 ? Enpresa-kasua

10:40 ? Eztabaida eta mahai-ingurua.

11:00 ? Jardunaldiaren amaiera.

https://www.adegi.es/adegi/evento-gipuzkoa-talent-presentacion-servicios-empresas-201810

Jardunaldiak mintegiak programak eta foroak

ADEGI