Airbusek Aernnova aukeratu du Operational Excellence Award jasotzeko

Sari honek Aernnova enpresa aintzatesten du bere performance industrial bikainagatik

Saria urriaren 29an egindako Airbus Global Supplier urteroko konferentzian iragarri zen Juergen Westermeier Airbus CPO buru zela eta Airbusen konpainia hornitzaileak izan ziren bertan.

Sariak hiru kategoriatan banatu ziren: Operational Excellence, Sustainability eta Innovation. Arabako enpresak Operational Excellence Award saria irabazi zuen.

Aernnovarentzat sari hau bereziki garrantzitsua da, bere performance industriala eta bikaintasun operazionala aitortzeaz gain, bere lehen mailako ingeniaritza, gaitasun industrialak eta bere produktuen kalitatea balioesten baititu.

Ricardo Chocarrok, Aernnovako CEO-ak, adierazi du: «Pozik gaude eta oso harro Airbusen sari ospetsu hau jasotzeaz. Aernnova aspalditik da lehentasunezko bazkidea Airbusentzat, eta sari hau aukera paregabea da guretzat eragiketetan bikaintasunarekin, malgutasunarekin, epe luzerako lehiakortasunarekin eta berrikuntzarekin dugun erabateko konpromisoa erakusteko. Espero dugu harreman berezi horrekin jarraitzea etorkizunean ».

Aernnovak aintzatespen hori eskertu du eta datozen urteetan Airbusekin lankidetza horretan sakontzen jarraitzea espero du.