Aurkeztu zure hautagaiak: emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria

Euskadiko Teknologia Parkeen Saretik, “Gure enpresak” teknologiaren munduko saririk garrantzitsuenetako bat lortzeko hautagaitzak aurkeztera animatu nahi ditugu

Saria arlo teknologikoetan, ingeniaritzan eta teknologiarekin estu lotuta dauden arlo zientifikoetan titulazioa edo lanbideko ibilbidea duten emakumeei zuzenduta dago

Emakume teknologoarentzako Ada Byron sariak, egungo emakume teknologoen ibilbide bikaina saritu eta begien aurrera ekarri nahi digu, mendeetan zehar diziplina zientifiko ugarietan euren ekarpenak egin dituzten zientzialari eta teknologoak erreferente izan dituztenak, sariari izena ematen dion Ada Byron bezalakoak

Sariaren helburuak hauek dira:

  • Emakumeei euren tokia erakustea teknologiaren munduan, gizarteak oro har ezagutzen ez duen lan garrantzitsua aitortuz.
  • Gizartea aberastea hedapen teknologikoko ekitaldiekin, emakume eredu berriak erakutsiz belaunaldi berriei.
  • Bokazio teknologikoak sustatzea, lan teknologikoa gazteei hurreratuz, alderdi positiboak azpimarratuz, bereziki emakumeen bokazioetan.
  • Teknologiak hazkunde ekonomikoan duen garrantzia erakustea, baita gizarterako etorkizuneko balio gisa duena ere.

Deialdia zabalik egongo da 2019ko otsailaren 20tik apirilaren 5eko 17:00ak baino lehen.

Saria 3.000 euroko zenbatekoa izango du eta ForoTech 2019 jardunaldietan emango da, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean datorren apirilean leku izango dutenak.

Esparru akademiko, enpresa eta erakunde mailetako pertsonek osatutako epaimahai independente batek aztertuko ditu hautagaitzak eta proposatuko du saria nori eman.

Nork har dezake parte?

Baldintza hauek betetzen dituen edozein emakumek:

Adinez nagusi izatea eta Estatu Espainiarrean bizitzea.

Ingeniaritzako unibertsitateko goi titulua izatea eta/edo lanbidea esparru teknologikoan garatua izatea.

Balorazio irizpideak

Karrera zientifikoan edo lanbidekoan egindako berrikuntzen garrantzia.

Titulazio osagarriaren balioa (graduondokoa, doktoregoa).

Jarduera desberdinak lotzeko gaitasuna, beste pertsona eta erakunde batzuekin lankidetzan arituz.

Ezagutzak eta lorpenak zabalkunde publikoaren bidez gizarteratzeko gaitasuna.

Zailtasunei aurre egiteko gaitasuna. Horien barruan sartuko dira emakume izateari lotutakoak eta bizitza pertsonala, familiako eta laneko eta/edo lanbidekoa bateratu beharrak sortutakoak.

Beste emakume batzuk esparru zientifikoan aritu daitezen bultzatzeko egindako ekarpena, baita esparru horretan berdintasun handiagoa izan dadin aldaketak bultzatu izana ere.

ESKAERAK AURKEZTEKO SAKATU HEMEN