Blockchain Euskadiko Parke Teknologikoko erakundeentzat

Blockchain teknologia indarrez sartu da negozio-esparru askotan, hala nola finantzetan, automobilgintzan, aeronautikan, zibersegurtasunean, IoT sektorean, 4.0 industrian eta medikuntzan. Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen barruan, teknologia horren aldeko apustu sendoa egiten ari gara; horrela, bada, gure enpresentzako hainbat ekimen dugu abian:

Blockpct

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko enpresentzako doaneko Blockchain sarea

Sareak nola funtzionatzen duen, sarean zer jarduera egin daitekeen, nola erregistratu eta zer aukera eskaintzen dituen jakin nahi duten enpresentzako, tailer hau antolatu dugu, proiektuaren arduradunekin:

  • Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, APTE elkarteak eta Telefonicak antolatuta.
  • Edozein alorretako profesionalei zuzenduta; ez dago eskakizun teknikorik. Helburua da sarearen funtzionamendua ulertzea, eta zer jarduera eta aukera eskaintzen dituen ezagutaraztea.
  • Eguna: Otsailak 17.
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.
  • Lekua: Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.

Aula Parkes Deusto Blockchain

Balioaren eta konfiantzaren disrupzioa

  • Euskadiko Parke Teknologikoek eta Deusto Business School-ek antolatuta.
  • Enpresetako administrazioko kontseiluei eta zuzendaritza nagusiei zuzenduta. Aholkularitzako, arrisku-kapitaleko, lege- eta finantza-aholkularitzako profesionalak. Berrikuntzaren, negozio berrien garapenaren eta inbertsioaren alorretako profesionalak.
  • Datak: 2020ko apirilak 28-29, eta maiatzak 5-6.
  • Ordutegia: 15:30etik 19:30era.
  • Lekua: Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan eta esteka honetan.

BLOCKCHERS laguntzak

Azkenik, aipatu behar dizuegu abian dela Enpresa Txiki eta Ertainentzako BLOCKCHERS blockchain-azelerazioko europar ekimena, 2020ko martxoaren 13ra arte.  750.000 €-ko funtsarekin, aukeratutako enpresa batek itzuli beharrik gabeko 50.000 euroko finantzazioa lor dezake, lehiaketa amaiera arte iristen bada.

Informazio gehiago duzue esteka honetan.