Enpresei eskainitako zerbitzuak

Networkinga eta elkarlana hobetzera bideratutako zerbitzuak. Era berean, baita enpresen lehiakortasuna sustatzera bideratutakoak ere, kudeaketan, estrategian eta negozioan egindako hobekuntzei esker.
Sareko partaide bihurtzean, enpresen arteko sinergiak ahalbidetzen dituen elkarlanean oinarritutako ekosistema sustatzen da. Lankidetza eta Zerbitzuen sailak lankidetzako eta hobekuntzako ingurune horien bideratzaile gisa funtzionatzen du.

Komunikazio-zerbitzua

Parkeen Sareak hainbat komunikazio-kanal ditu enpresek beren mezuak zabal ditzaten eta publiko zabalagoarengana iritsi daitezen.
Webgunea, aldizkari digitala, profilak sare sozialetan, eremuak komunikabideetan eta Euskotek, hiru hilez behingo aldizkaria, beste batzuen artean.
Jarri Komunikazio Sailarekin harremanetan, honako helbide honen bidez: komunikazioa@parke.eus

Networking jarduerak

Enpresen arteko Networking jardunaldiak Parkean instalatutako enpresen know-howa ezagutzeko, pertsonen arteko harremanak hobetzeko, eta ahal den neurrian, negozio- eta elkarlan-aukerak emango dizkien sinergiak sortzeko eremuak dira.
Jarri Networking Sailarekin harremanetan, honako helbide honen bidez: cs.araba@parke.eus

Lankidetza-inguruneak

Lankidetza-inguruneak esperientziak eta ezagutza trukatzeko eremuak dira. Parkeko hainbat erakundek osatzen dituzte. Horietan, proiektuen garapena eta ekimen berritzaileak lantzen dira, enpresentzako oso interesgarriak diren gaietan oinarrituta. Sinergien sorrera eta konfiantzan oinarritutako elkarlan eraginkor baten garapena dira inguruneetako arlo garrantzitsuak. Horrela biltzen dira ingurune hauek: Talentua, Negozioaren Garapena eta Mugikortasun Jasangarria.
Jarri Lankidetza-inguruneak Sailarekin harremanetan, honako helbide honen bidez: cs.araba@parke.eus

Elkarlan-sareak

Elkarlanean oinarritutako inguruneen bidez, Parkeen Sareko erakundeentzako intereseko gaietan oinarrituta, beharrak aztertzen dira eta horiei erantzuna ematen zaie proiektu berrien garapena kontuan hartuta.
• Pertsonen Elkarlaneko Eremuak: garapen pertsonalera, talentuaren erakarpena eta atxikipenera, prestakuntzara eta pertsonen kudeaketara bideratuta.
• Marketin eta Komertzialeko Elkarlan Inguruneak Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean dauden enpresei eta beren artean sinergiak sustatzen ari diren proiektuei ikusgarritasuna emateko.
• Mugikortasun Jasangarriko Elkarlaneko Inguruneak, parkeetara arte eta parkeetan mugikortasuna hobetuko duten ekintzekin.
Jarri Elkarlan-sareak Sailarekin harremanetan, honako helbide honen bidez: cs.araba@parke.eus