Kirola eta osasuna

Club Parke

Club Parke proiektuak Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak bere enpresei eskaintzen dizkien balio erantsiko zerbitzuekin egin dut bat.

Club Parkeren oinarria da aisialdiarekin, osasunarekin, kirolarekin, prestakuntzarekin edo kulturarekin lotutako jarduerak lan esparruan barneratuta antolatzea.

Ekimen horren helburuen artean daude hauek: Parkeko bizitza dinamizatzea, langileen eta enpresen arteko sinergiak eta harremanak hobetzea, eta beren instalazioetan edo haietatik kanpo egin nahi dituzten hainbat eratako ekitaldiak guk antolatzeko aukera eskaintzea enpresei: prestakuntza, gastronomia edo kirola.

Club Parkeko kide diren enpresek onura ugari jasoko dute: erakundean produktibitatea hobetzea, kide diren enpresen arteko sinergiak topatzea eta erantzukizun sozial korporatiboa bultzatzea, adibidez. Era berean, lehia mailako abantailak jasoko dituzte.

Eta enpresetako langileentzat, Club Parkeko kide izateak doakoak edo diruz lagundutakoak diren jardueretara sartzea, eta aisialdiko, kiroleko eta osasuneko beherapen esklusiboak eskuratzea dakar berekin. Horren guztiaren helburua Parkeetako langile guztien osasun fisikoa eta psikikoa hobetzea da.

Nordic Walking

Kirol horretarako ez da aurretiazko ezagutzarik behar, erraz ikas daiteke eta adin guztietarako da egokia. Begiraleekin batera, aurrez zehaztutako eta sarbide errazeko ibilbidea egiten da oinez makilekin lagunduta.

Arabako Teknologia Parkea da ariketa fisikoa eginez Parkeko inguruneaz gozatu ahal izateko diseinatuta dauden hainbat ibilbidetan Nordic Walking kirola doan egin ahal izateko aukera eskaintzen duen Nordic Walking Euskadiren lehen zentroetako bat.

Ezagutu Arabako Teknologia Parkeko Nordic Walking zentroak eskaintzen dituen ibilbideak:

Aldagelak

Parkean aldagela-zerbitzu bat dago erabilgarri Parkeko langileentzat, BIC Araba eraikinean. Modu horretan, Parkeko enpresetako profesionalek ingurune paregabe hau erabili ahal izango dute beren kirol gustukoena egiteko. Interesa izanez gero, eskatu zure sarrera alava@parke.eus helbidean.

Bertan zure datuak, izen-abizenak eta enpresaren izena adierazi beharko dituzu.