Garraioa

Gasteizko ATP zerbitzua

Arabako Teknologia Parkeko Zaintzako Hirigintza Erakundeak autobusen azpikontratatutako zerbitzua du bi ibilbide motarekin (hiri osoa zeharkatzen dute), eta Parkeko langileak Gasteiz eta Teknologia Parkearen artean garraiatzeko ordutegien aukera zabala.

Bi txartel mota daude: banakakoa (1,40 € ibilbide bakoitzeko) edo txartel bidezkoa, 3 €-ko kostua duena (itzultzean dirua berriro jasotzen da), 40 bidaiakoa (56 €). Txartelak ez dira iraungitzen.

UDAKO ORDUTEGIA. Uztailaren 1tik abuztuaren 2ra arte izango da autobusen udako ordutegi berria. Parketik ateratzen den 18:20ko zerbitzua kenduko eta zerbitzu berri bat gehituko da: Parketik 15:15ean ateratzen dena. Abuztuaren 5tik 16ra ez da autobus-zerbitzurik izango. Abuztuaren 19tik abuztuaren 30ra Gasteiztik Parkerako irteera-ordutegia 07:10ean izango da, eta Parketik Gasteizerakoa 17:05ean.

• Telefonoa: 945 01 00 55
• Helbide elektronikoa: alava@parke.eus

Bilboko ATP zerbitzua

Parke Teknologikoko langileen elkarteak, “Batea” izenekoak, antolatutako autobusa dago eta Bilbo - Arabako Teknologia Parkea ibilbidea egiten du.

UZTAILEAN ETA ABUZTUAN EZ DA AUTOBUS ZERBITZURIK EGONGO.

• Helbide elektronikoa: Igor Otero igor.otero@aernnova.com eta Almudena Campo almudena.campo@aernnova.com

Autoa partekatzea

Eusko Jaurlaritzaren MovEuskadi plataformak Arabako Teknologia Parkeko profesionalekin autoa partekatzeko eta Parkera egunero egiten duzun ibilbidea optimizatzeko aukera eskaintzen dizu.

Sartu plataformara hemen.