Lantokietan Normaltasun berria diseinatzen

Espazio partekatuak, buelta lan presentzialera, lan-osasuna

Ematen ari den deseskalatze-prozesuan, eta azken dekretuak eta gomendioak kontuan hartuta, datorren ekainaren 24an, asteazkena, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak “Normaltasun Berria Diseinatzen” webinarra antolatu du.

Webinarraren helburua da enpresek eta erakundeek inplementatzeko jarraibide praktiko eta kontrastatuak ematea, COVID -19aren osteko normaltasun berrira egokitzeko prozesuetan.

Webinarrean EPTSko COVID-19aren Jarduketa-Planaren azken nobedadeen berri emango dizuegu, eta aholkularitzako eta higiezin-zerbitzuetako nazioarteko enpresa liderra den CBRE Group-ek eskainitako aholku aditua ere izango dugu.

Horrez gain, parkeetako hainbat enpresen esperientziak ere ezagutuko ditugu.

Eguna eta ordua:

ekainak 24, asteazkena, 09:00etatik 10:00etara

1. BLOKEA: Ongietorria eta “EPTSko COVID-19aren Jarduketa-Plana”. Itziar Epalza, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari Nagusia.

2. BLOKEA: “Normaltasun berria diseinatzen” Ruben Carreño, Advisory Director, Advisory & Transaction Services CBRE Group.

3. BLOKEA: EPTSko entitateen esperientzia.

    • Alvaro Cristóbal Otxandio, Zuzendari Nagusia SVE
    • Borja Alberdi, Pertsonen eta Antolaketa Zuzendaria AZTI
    • Ana LLanes, Gerentea CICbiomaGUNE

4. BLOKEA: Galdera-sorta.

Izena eman hemen