1992an inauguratu zutenetik, Parkea ezagutzaren transferentziaren zentroa izan da. Ekimen publiko eta pribatuen artean, besteak beste, enpresa nagusi batzuetako egoitzak daude bertan: Tecnalia, Aernnova Aerospace¬, Teknologia Aeronautikoen Zentro Fundazioa, Siemens Engines R&D, Neiker, CIC energiGUNE edo Biotechnology Institute (BIT) I+D besteak beste¬. Basque Cibersecurity Centrek estrategikoa den enpresa sektorea hedatzeko prozesua sendotzen du Arabaren erdi-erditik.
Arabako Teknologia Parkea Euskadiko Parke Teknologikoen Sare barruan dago. Euskadiko politika industrialean berrikuntzari eta nazioartekotzeari rol protagonistak ematearen aldeko apustua pilatzen duen talentuaren eta ezagutzaren ekosistema da. Sarea dagoeneko sendotuta dago I+G sektorea enpresen sarera transferituko duen eragile egituratzaile gisa eta 580 enpresa biltzen ditu hiru parketan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) banatuta. Horiek guztiak, banaka, berrikuntzagune erabakigarri bihurtu dira eta “sarean” autonomia-erkidegoan aberastasuna eta ongizatea sortzeko talentua, ikuspegia eta ezagutza partekatzen dituzte.