MOBILDESK: Mugikortasunean lan egiteko espazioak PARKEETAN

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak zerbitzu hau eskaintzen jarraitzen du, mugikortasunean lan egiten duten parkeetako erakundeetako profesionalentzat

MOBILDESK doako zerbitzua da, eta haren helburua da profesionalen mugikortasuna erraztea. Izan ere, profesional horiek, lan arrazoiak direla-eta, konektagarritasuna duen lanerako espazio fisikoa behar dute Euskadiko beste toki batzuetan.

Espazioak partekatuak dira, eta Euskadiko parke teknologiko bakoitzean kokatuta daude. Parkeetan dauden enpresek beraiek eska ditzakete espazio horiek, erakundea dagoen tokiaz aparteko beste toki batean; horrela, erakundeetako profesionalek lanerako espazio gisa erabili ahal izango dituzte eskaturiko espazioak, lekualdatzen direnean behar izanez gero.

Jakinarazpen honekin batera, zerbitzua erabiltzeko jarraibideak eta baldintzak bidaltzen ditugu.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lanean jarraitzen du 2017-2020 epealdirako Plan Estrategikoarekin hartutako konpromisoan. Horrenbestez, Parkeen zeregina indartu egingo da Euskadiko berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren katalizatzaile nagusi gisa, eta enpresei behar besteko tresnak emango zaizkie haien proiektuak aurrera eraman ahal izateko.

Eskaerak:

ARABA:   cs.araba@parke.eus

BIZKAIA:  cs.bizkaia@parke.eus

GIPUZKOA:  cs.gipuzkoa@parke.eus

Informazioa