Pribatutasun-politika

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen (EPTS) pribatutasun-politika

Arduradunaren identifikazioa:

EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREA (EPTS), honako sozietate hauek osatutakoa:

  • Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, IFZ A48177752 eta helbidea Ibaizabal Bidea 101 – 48170 Zamudio duena. Posta bidezko harremanetarako helbidea: bizkaia@parke.eus.
  • Arabako Parke Teknologikoa, IFZ A01128974 eta helbidea Lumiere Anaiak 11 – 01510 Gasteiz duena. Posta bidezko harremanetarako helbidea: alava@parke.eus.
  • Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, IFZ A20479275 eta helbidea Mikeletegi pasealekua 52 -20009 Donostia duena. Posta bidezko harremanetarako helbidea: gipuzkoa@parke.eus.

 

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Pribatutasun-politika hau interesdunak EPTSri ematen dizkion datu pertsonal guztientzako da aplikagarria, baita EPTSk bere webguneen bidez eta beste edozein komunikabideren bidez eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuetan interesa duen pertsona fisiko ororentzat ere. EPTSren pribatutasun-politikaren helburua zure datu pertsonalak nola tratatzen ditugun gardentasunez azaltzea da, datuak babestearen inguruan indarrean den araudia betez.

EPTS Euskadiko hiru parke teknologikoen multzoa da. Eusko Jaurlaritzak sustatutakoak dira parke horiek, Euskadin industriaren dibertsifikazioa eta teknologia eta berrikuntzaren besterentzea eta hedapena sustatzeko.

Interesdunak EPTSrekin harremanetan jarri ahal izango du arduradunaren identifikazioan azaldutako informazioaren bidez.

 

Zer xederekin tratatuko ditugu zure datu pertsonalak, eta zer legitimaziorekin?

EPTSk Tratamendu Jardueren Erregistro bat du eta hor daude zehaztuta tratamenduaren arduradun den aldetik egindako honako tratamendu hauek:

TRATAMENDUA, DBEO DBEO-REN XEDEA LEGEZKO OINARRIA
Hautagaitzak Hautaketa-prozesuetara, autohautagaitzetara, beka eta lan-poltsetara aurkezten diren pertsonen curriculumen kudeaketa.

Baimen esplizitua

Kontratu aurreko harremana

Komunikazioak Jardueren eta zerbitzuen komunikazioak, buletinak eta mailinga bidaltzea.

Interes legitimoa

34/2002 Legea betetzea

Kontratazioa eta lizitazioak Kontratazio-prozesuen kudeaketa Kontratu-harremana
Harremanetarako pertsonen kudeaketa Kontaktuen datu-basearen kudeaketa (bezeroekin, hornitzaileekin, erakundeekin, administrazio publikoekin eta sozietateekin, oro har, lotutako pertsonak) Bidezko interesa negozioko eta merkataritzako harremanak mantentzeari dagokionez.
Ekitaldien kudeaketa EPTSk antolatutako ekitaldi eta jardueretan izena ematen duten pertsonen datuen tratamendua.

Interesdunaren onespena, hala dagokionean.

Interes legitimoa.

34/2002 Legea betetzea

Kontratuzko erlazioa

Bideozaintza Kameren bidez irudiak grabatzea eta ikustea, instalazioen segurtasunerako. Interes legitimoa.
     
     

 

Tratamendu Jardueren Erregistroaren inguruko xehetasun gehiago jakin behar izanez gero eta behar bezala justifikatuta, PARKEra jo dezakezu, identifikatutako edozein bidetatik.

 

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

EPTSk haren eraginpekoen datuak gordeko ditu erakundearekiko harremanak irauten duen bitartean, eta ondoren, aplikagarri den legeri bakoitzak ezarritako artxibatze eta dokumentatze araudian ezarritakoaren arabera gordeko dira datuak. Eskubide bat eskatuz gero, zure datuak ezabatuko dira, eskatutako eskubidearen arabera.

 

Nork du zure datuetara sartzeko aukera?

EPTSk datu pertsonalak laga edo komunikatu egin ahal izango ditu administrazio publikoekin dituen betebeharrak betetzeko, une bakoitzean indarrean den legeria betez hala eskatzen denean.

 

Zer eskubide dituzte eraginpekoek?

Honen bidez jakinarazten dizugu eskubide hauek balia ditzakezula:

  1. Zure datu pertsonaletara sartzeko eskubidea, tratamenduaren xede zein diren jakiteko;
  2. Zuzena ez den edozein datu pertsonal zuzentzeko eskubidea;
  3. Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, hori posible denean;
  4. Datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, datuen tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo beharra zalantzagarria denean. Horrelakoetan, datuak gorde ahal izango ditugu erreklamazioak egin edo haien aurrean defendatzeko.
  5. Datu pertsonalak tratatzeari ezetz esateko eskubidea, datu horiek tratatzeko aukera ematen digun legezko oinarria interes legitimoa denean. EPTSk datuak tratatzeari utziko dio, baldin eta premiazko interes legitimo bat ez badu behintzat, edo erreklamazioak jartzeko edo haien aurrean defendatzeko ez bada behintzat.
  6. Datuak garraiatzeko eskubidea, datu horiek tratatzeko aukera ematen digun legezko oinarria zure onespena denean.

Eskubide horiek doan baliatu ahal izango ditu interesdunak eta, hala dagokionean, haren ordezkariak, helbide honetara eskaera bat idatziz bidalita: rgpd@parke.eus

Aipatu ditugun eskubide horiez gain, interesdunak eskubidea izango du emandako onespena edozein unetan bertan behera uzteko, eta onespena bertan behera uzte horrek ez dio eragingo aurretik eginiko tratamenduaren zilegitasunari. EPTSk interesdunaren datuak tratatzen jarraitu ahal izango du aplikagarri den legeak horretarako aukera ematen duen heinean.

EPTSk interesdunari gogorarazten dio eskubidea duela dagoen herrialdeko kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean erreklamazio bat jartzeko.

 

Baja komunikazio komertzialak jasotzeko zerbitzuan

Interesdunak eskubidea du komunikazio komertzialak jasotzeari emandako onespena edozein unetan bertan behera uzteko, besterik gabe, EPTSri jakinarazpen bat bidalita, esanez ez duela jarraitu nahi komunikazio komertzialak jasotzen. Horretarako, interesdunak komunikazio bakoitzean egongo den estekan klik egin ahal izango du eta horrela, bertan behera geldituko da komunikazio komertzial elektronikoak jasotzeko zerbitzua. Bestela, emandako onespena bertan behera utzi ahal izango du rgpd@parke.eus helbidera komunikatu bat igorrita.

 

Zer segurtasun-neurri dugu ezarrita?

EPTSk konpromisoa hartu du datu pertsonalak isilean gordetzearen eta datu horiek gordetzeko betebeharra betetzeko, eta hartu beharreko neurriak hartuko ditu datu horiek aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea gerta ez dadin, aplikagarri den araudiak ezarritakoa betez.

EPTSk arlo teknikoari eta antolaketakoari dagozkion segurtasun-neurriak ezarrita ditu datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea gerta ez dadin, eta horretarako kontuan izan ditu teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta datu horiek dituzten arriskuak, bai giza ekintzetatik etorritakoak, bai ingurune fisiko edo naturaletik etorritakoak, aplikagarri den araudiak ezarritakoa betez.

 

Estekak

EPTSren webgunean EPTSk operatzen edo kontrolatzen ez dituen beste gune batzuetarako hiperestekak egon daitezke. Horregatik, EPTSk ez du bermatzen, ez eta erantzukizunik hartzen ere webgune horien edukien eta pribatutasun-praktiken zilegitasunari, fidagarritasunari, erabilgarritasunari, egiazkotasunari eta gaurkotasunari lotuta. EPTStik kanpoko webgune horiei zure informazio pertsonala eman aurretik, hartu kontuan datuak babesteari lotuta egiten dutena guk egiten duguna ez bezalakoa izan daitekeela.

 

Pribatutasun-politika aldatzea

EPTSk pribatutasun-politika aldatu ahal izango du une bakoitzean indarrean den legeri aplikagarria betez. Nolanahi ere, pribatutasun-politikan aldaketaren bat eginez gero, behar bezala jakinaraziko zaio eraginpekoari, hala, bere datu pertsonalen tratamenduan egindako aldaketen berri izan dezan eta aplikagarri den araudiak hartara behartzen badu, eraginpekoak onespena eman dezan.

 

EPTSren pribatutasun-politika 2018ko irailaren 14an eguneratu zen azkenekoz.