Aurkezpena

Arabako Parke Teknologikoa,
euskal industriaren abangoardia

Sociedad Parque Tecnológico de Álava SA enpresa publikoa da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuna Sailari atxikia. Honako hauek ditu bazkideak: Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, SPRI; Arabako Foru Aldundia/Araba Garapen Agentzia eta Gasteizko Udala.

SPRI SA. % 64,80

Araba Garapen Bulegoa % 32,93

Gasteizko Udala % 2,27

Arabako Teknologia Parkeak Miñaon du pilatuta Arabako zein Euskadiko industria arloko abangoardia. Izan ere, Europak finkatutako sektore estrategikoetako enpresen, eragile nagusien eta startupen poola topa dezakegu bertan: biozientzia-osasuna; energia eta ingurumena: aeronautikoa-aeroespaziala eta EIKTak.

1992an inauguratu zutenetik, Parkea ezagutzaren transferentziaren zentroa izan da. Ekimen publiko eta pribatuen artean, besteak beste, enpresa nagusi batzuetako egoitzak daude bertan: Tecnalia, Aernnova Aerospace­, Teknologia Aeronautikoen Zentro Fundazioa, Siemens Engines R&D, Neiker, CIC energiGUNE edo Biotechnology Institute (BIT) I+D besteak beste­. Basque Cibersecurity Centrek estrategikoa den enpresa sektorea hedatzeko prozesua sendotzen du Arabaren erdi-erditik.

Gaur egun, Parkean 169 enpresa daude, eta 3.811 langile. Iaz, guztien artean, 1.237 milioi euro fakturatu zuten. Arabako ekonomian duen inpaktua BPGarekiko % 6,3koa da, eta Foru Ogasunean egindako ekarpenarekiko, adiz, % 7,4koa.