Tailerrak familiak eta irakasleak – Zientzia, teknologia eta generoa

2021ean bezala, Arabako Foru Aldundiaren, Deustuko Unibertsitatearen eta Euskadiko Parke Teknologikoen arteko lankidetza hitzarmenaren barruan, gazteen artean, bereziki nesken artean, zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzeko, 2022an jarraian deskribatuko ditugun ekintzak egiten jarraituko dugu

FAMILIENTZAKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIARI BURUZKO LANTEGI PRAKTIKOA

Familiak funtsezko piezak dira STEAM arloak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematikaren siglak ingelesez) neska eta mutilengana hurbiltzeko. Familiek arlo horiek hobeto ezagutu ditzaten nahi dugu, seme-alabekin gauza berriak partekatu eta ikas ditzaten, era praktiko eta atsegingarrian. Gainera, garrantzizkoa da arlo horietako emakumezkoen bokazioetan dagoen genero arrakalaz sentsibilizatzea, zerk eragiten duen hori eta guraso garen aldetik zer egin dezakegun ikustea. Horregatik Zientzia eta teknologiari buruzko tailer praktikoak guraso eta seme-alabentzat proposatzen dugu.

Data: 2022ko iraila eta abendua bitartean.
Nori zuzendua: lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen familiak.
Parte-hartzaile kopurua: 26 (heldu bat + 9 eta 14 urte bitarteko gazte bat).
Iraupena: 1h 30m
Hizkuntza: gaztelania.

IRAKASLEENTZAKO STEAM ARLOETAN GENERO-ARRAKALARI AURRE EGITEKO TAILERRA

Gazteen beste erreferente handi bat irakasleak izaten dira. Irakasleek eragin handia izaten dute gazteen autokontzeptuan, asmoetan eta itxaropenetan, erreferenteak sortzean eta zientzia eta teknologiako ikasketa eta lanbideekiko interesean. Horregatik, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleentzako STEAM arloetan genero-arrakalari aurre egin tailerra proposatzen dugu. Tailer honen helburua irakasleei STEAM arloetako genero arrakalaren errealitatea hurbiltzeko eta, irakaslanetik, zelan murriztu aztertzeko.

Data: 2022ko iraila eta abendua bitartean.
Nori zuzendua: lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleak.
Parte-hartzaile kopurua: 25
Iraupena: 1h 30m
Hizkuntza: euskara.

Lantzen diren gaiak:
• STEAM bokazioen errealitatea ezagutu.
• Genero-estereotipoak nola eratzen diren eta gazteengan duten eragina jorratu, bereziki nesken artean.
• Auto konfiantza: nola lotu talentua nesken artean ere.
• STEAM arloen Hezkuntza: bokazioak pizteko metodologiak eta baliabideak.

Ikastetxeak interesa badu, idatzi inspira@deusto.es helbidera 2022ko ekainaren 3a baino lehen.

Deustuko Unibertsitateko Inspira STEAM taldeak emango ditu tailer horiek ikastetxeari lotutako irakasle eta familientzat.