Parte-hartzea, talde lana, inspirazioa, sormena, jolasa, irudimena… |
Euskadiko Parke Teknologikoen Saretik, Hazian Kultur Elkartearekin batera, lana eta familia uztartzeko beharraz jabetuta, Arabako Teknologia Parkean udako kanpamenduen edizio berri bati buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu, 3 eta 12 urte bitarteko haur eta umeentzat.
Programa hau ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango da, astebeteko lau bloketan eskainita.
|
Jarduera guztiak (STEAm eta Agenda 2030 tailerrak, Gynkanak, asteroko txangoak, etab.) ikuspegi entretenitu eta dibertigarriarekin egingo dira, eta une bakoitzean indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen higiene eta segurtasun neurriei jarraikiz.
Udalekuak hasi baino lehen, gauzatuko diren jardueren egutegiaren, jarraitu beharreko protokoloaren, eta aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioaren berri emango zaie familiei.
Izena emateko epea maiatzaren 27ra arte zabalik egongo da eta online egingo da lotura honen bidez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
Tf. 944 245 842