TAILERRA Business Intelligence: aztertu eta partekatu informazioa Power BI erabiliz

Empieza en 10 Días

10 marzo, 2020 12:00 am

Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina Zamudio

2020/03/10-tik aurrera 2020/03/11 arte

Bussiness Intelligencek (Big Data/Small Data) eskaintzen dituen onurak aprobetxatzea ezinbestekoa da edozein enpresarentzat. Hainbat iturritako datuen azterketa automatizatu, eraldatu, neurtu eta automatikoki eguneratuko den txoten grafiko eraginkor batean erakutsiko dituen tresna batek, erakunde batean erabaki eraginkor eta asertiboak hartzen laguntzen du.
Power BI datu kopuru handi bat aztertzea eta informazioa partekatzea ahalbidetzen duen negozio azterketak egiteko aplikazio sorta bat da. Informazioa denbora errealean eguneratzen da eta erakundeko gailu guztietan dago eskuragarri. Erabiltzaileak datuak modu intuitiboan aztertzen ditu eta horrela erantzunak modu erraz batean lortzen ditu. Datu basetako, fitxategietako eta web zerbitzuetako datuak tresna bisualekin konbinatzen baditugu, mezua modu eraginkorragoan komunikatzea ahalbidetuko digun txosten ikusgarriak sortzen lagunduko digu.

Informazio gehiago