Category

Albisteak

Tecnalia Kanadako zentro batekin lankidetzan arituko da

Tecnalia Siderurgiak Montrealeko MCGill Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu du ikerlariak elkartrukatzeko eta proiektuetan lankidetzan aritzeko. Aipatu proiektuen artean, altzairu-fabriketan ijezketa-sekuentzien diseinu hoberenari buruzkoa nabarmentzen da.
Irakurri gehiago

Nextel Giza Baliabideen soluzio bat ezarri du Osakidetzan

Osakidetzak Nextel ingeniaritza bizkaitarraren lankidetzarekin, bai erakundeari bai bere langileei beren interesak egokitzea ahalbidetuko dien kudeaketa-tresna bat abian jarri du. Garapen Profesionala (GP) izeneko tresna web inguruneetarako aplikazio informatikoa da, osasun arloko hainbat kolektibo profesionalek beren curriculumaren kudeaketan parte har dezaten diseinatua. Horrela, erakundearen helburuen eta langileen itxaropenen arteko bateratasun-maila handia lor daiteke
Irakurri gehiago

Estudios Durero Celulosas Vascas enpresaren egoitza berriaren diseinuan laguntzen du

Estudios Durero, S.L., Teknologia Parkeko 702 eraikinean kokatutako enpresa eta ingeniaritza digitalean diharduena, Jesús Jáuregui euskal artistarekin lankidetzan aritu da Celulosas Vascas enpresaren Zornotzako egoitza berriaren diseinuan. 12 metroko altuera duten pagoek eta haritzek, Urkiolako, Lezamako eta Iratiko basoetatik hartuak eta pixeletan adierazita, egoitza berri honi ongi etorria ematen diote. “Horma-irudi obrak”, industria-pabiloi batean aurreneko...
Irakurri gehiago

Ameriketako ordezkaritza batek Euskadiko Teknologia Parkeak bisitatu ditu

Besteren artean, Kanadako, Chicagoko, Montrealeko, Quebeceko, Kaliforniako, Illinoiseko, Hegoaldeko Karolinako, Lousianako, Mexiko Berriko eta Massachusettseko parkeetako arduradunen ordezkaritza batek egun hauetan Bizkaiko eta Donostiako Teknologia Parkeak bisitatu ditu berrikuntzaren eta biozientzien alorrean egiten duten lana ezagutzeko. Sektorea 70 enpresez osaturik dago eta horiek zuzenean 1.400 pertsona enplegatzen dituzte.
Irakurri gehiago

Gamesa 17 sorgailu eoliko egingo ditu Eufer-en zelai baterako

Gamesa Corporación Tecnológica-k kontratu berria sinatu du Enel Unión Fenosa Renovables Sozietatearekin (EUFER) 17 aerogeneradoreren hornidurarako, horrek guztira 34 megawatteko (MW) potentzia instalatzea ekarriko du. Hain zuzen ere, kontratatutako turbina eolikoak Leongo Ponferrada udalerrian dagoen Valdesamano parke eolikorako izango dira.
Irakurri gehiago

30 milioi gehiago Zamudioko Parkerako

Bizkaiko Teknologia Parkea hazten ari da. Izan ere, Zamudioko guneak guztira 30 milioi inbertituko ditu eraikin berri baten eraikuntzan eta bere hedapenaren hirugarren fasean. Atzo (irailak 10) enpresa sortu berriak hartuko dituzten bulegoak eraikitzen hasi ziren. ‘407’ eraikinak ─izen hori hartuko baitu─ guztira 11 milioi euroko inbertsioa beharko du. Bestalde, parkeak beste 19 milioi euro...
Irakurri gehiago

Acicae lantalde bat sustatu du 11 sinadurekin

Euskadiko Automozio Klusterrak (Acicae) balazten inguruko lantalde bat martxan jarri du eta bertan 11 enpresek parte hartzen dute. Sektoreko sinaduren %15k balaztentzako osagaiak fabrikatzen ditu, hala nola, urkilak, plaketak, diskoak, pistoiak, konektoreak edo pedalerak, besteren artean
Irakurri gehiago

Arcelor Mittal-ek Bizkaia aukeratu du altzairuari buruzko bere bikaintasun-zentrorako

Munduko siderurgiaren erraldoiak, hots, Euskadin 12 lantegi dituen Arcelor Mittal multinazionalak, azkenik altzairuan berezitutako ikerketa-zentroa Bizkaian kokatzea erabaki du; aipatu zentroa urte honen amaieran abian jarriko da eta 45 zientzialariz osatutako plantilla izango du. Siderurgia-taldeak eta Eusko Jaurlaritzak atzo (irailak 4) hitzarmen bat sinatu zuten eta horren arabera, hurrengo bost urteotan 100 milioi euro zati...
Irakurri gehiago

Gaiker – IK4 EFQM Bikaintasun sarirako finalista hautatu dute

Gaiker – IK4 hautatu dute EFQM fundazioaren Kudeaketaren Bikaintasun sari europarra jasotzeko hamaika finalistetako bat. 2006an ere Gaiker – IK4 Europako sari horien finalista izan zen eta aldez aurretik, 2002an, Urrezko “Q” saria eta, 2004ean, Zilarrezko “Q” saria jaso zituen Euskalit kalitatea sustatzeko euskal fundazioaren eskutik. EFQM sari europarrak urriaren 28an banatuko dira Parisko Louvre...
Irakurri gehiago

Bizkaiko Teknologia Parkea, energia iraunkorreko proiektu baten erreferente

Bizkaiko Teknologia Parkeak erreferente gisa parte hartzen du Energia Iraunkorreko Komunitateen proiektu europar batean, Europako Energia Adimendua programaren (IEE) barruan dagoena: Proiektua berriki onartu dute, bertan Europako zortzi herrialdetako bederatzi laguntzailek parte hartzen dute eta bere xedea ondoren emaitzak beste eskualde eta estatu batzuetara eramateko aukera izatea da. Aurtengo irailean bertan jarriko da abian eta...
Irakurri gehiago
1 185 186 187 188