Errealitate birtualeko HUB berri batek Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoaren inguruko tokiko ekosistema indartuko du

Duela gutxi 35. urteurrena ospatu ondoren, bere azpiegitura ereduan estatuan aitzindaria den Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoak, Espainia mailako punta-puntako errealitate birtualeko espazio berria du, 2004tik XR teknologietan aditua den Virtualware konpainiaren eskutik

Enpresek eraldaketa digitalean dituzten premiei erantzuten dien berrikuntzaren aldeko apustua da, sarbidea erraztuz eta teknologia gaitzaileak erabiliz, errealitate hedatua eta errealitate birtuala, besteak beste

Errealitate birtualeko areto berria enpresen zerbitzura

100 m2-ko azpiegitura berria parkeko 101. eraikinean dago, eta inguruko enpresek erabil dezakete. Edukiak errealitate birtualean, erabiltzaile anitzentzat eta eskala handian zabaltzeko aukera ematen duen lankidetza espazioa da. Hub berri hori VIROO® berrikuntza-plataforman dago oinarrituta. Tresna horrek murgiltze-saioak sortzeko, kudeatzeko eta hedatzeko aukera ematen du, bai prestakuntzarako, bai prototipoak egiteko, diseinua berrikusteko edo imajina daitekeen errealitate birtualeko edozein eduki gauzatzeko.

Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiaren hitzetan, “espazio berri horrek bultzada berria ematen digu berrikuntza arloko erreferente gisa. Horrelako teknologiak tokiko enpresetara hurbildu gura ditugu, eta XRaren inguruan ekosistema bat sortu”.

Bestalde, Unai Extremo Virtualwareko CEOak azpimarratu duenez, “errealitate birtuala ez dago soilik aurrekontu handiak dituzten enpresa handien eskura. Teknologia horiek enpresa-eraldaketa bultzatzen dute, eta, VIROO plataformari esker, teknologia hori erabiltzea askoz errazagoa eta eskuragarriagoa da, etorkizunari arrakastarako berme handiagoekin aurre egin ahal izateko.”

BIZKAIKO PARKE ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOARI BURUZ

Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoak, Arabako Parke Teknologikoak eta Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoak osatzen dute Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea. Sare horrek 580 enpresa ditu gaur egun. Enpresa horietan 19.472 pertsonak egiten duten lan eta urtean 5.361 milioi euroko fakturazioa aurkezten dute. 2020ko datuen arabera, euskal enpresa guztien % 1 berrikuntzaren euskal ekosistema horren hiru parkeetako batean dago, eta sareak Euskadiko I+Gko enpresa-inbertsioaren % 37 hartzen du. IKT, Biozientziak eta Osasuna eta Ingeniaritza dira sektore nagusiak. EPTS Espainiako Parke Teknologikoen Elkarteko (APTE) kidea da, Zuzendaritza Batzordeko kide aktibo gisa, eta baita Parke Zientifiko eta Teknologikoen Nazioarteko Elkarteko (IASP) kide ere. https://parke.eus/

VIRTUALWARERI BURUZ

2004an sortua, Virtualware errealitate birtualaren mugetatik haratago doan erakunde bakar bat da, eta bere helburua errealitate birtualaren potentziala sustatzea eta bizkortzea da, enpresei eta erakundeei etorkizun jasangarria sortzen laguntzeko, gizarteak aurrera egin dezan.