Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea, aurten ere, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunari atxiki zaio

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea, aurten ere, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunari atxiki zaio; azaroaren 25a da, mundu osoan emakumeei eragiten zaien indarkeria salatzeko eta herrialde guztietan indarkeriarekin amaitzeko politikak aldarrikatzeko eguna.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parkeak Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko (EPTS) emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan batean ari dira lanean. . Planaren ibilbide-orriak lau helburu estrategiko lortzeko lan egiten du, zeinak gure jarduketa-eremuan (bezeroak, hornitzaileak, gizartea) eragina izatea nahi baitugu. Honako hauek dira helburu estrategiko horiek:

 

  • EPTS espazio segurua, indarkeriarik eta jazarpenik gabea izatea.
  • EPTSaren kulturan aukera-berdintasunarekiko konpromisoa sendotzea.
  • EPTSko lan-politikak praktika diskriminatzaileak saihesten dituela eta emakumeentzat eta gizonentzat lanbide-garapenerako aukera berak izateko bide ematen duela bermatzea.
  • Kanpoko ikusgaitasuna areagotzeko eta gizarteari hurbiltzeko ekintza guztiek genero-ikuspegia jaso dutela bermatzea.

 

Gainera, EPTSan langileentzako Kontziliazio Plana ezarri da, batetik, amatasunaren edo aitatasunaren ondoriozko enplegurako oztopoak kentzeko, eta, bestetik, lan-bizitzak familia-bizitzarako dakartzan mugak baztertzeko. Hala, kontziliaziorako bide eman nahi da bi eremu horien artean, eta gizonen eta emakumeen aukera-berdintasuna sustatu.