Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea, orain Instagramen ere bai

Sareak baditu beste komunikazio-kanal batzuk ere, eta Sareari eta hura osatzen duten enpresei buruzko informazio guztia eskaintzen dute

Webgunea, Euskotek aldizkaria, Twitter, Facebook eta, orain, Instagram. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak gehitu egin ditu bere komunikazio-kanalak, Instagram sare sozialean profila martxan jarrita.

Sarearen kanalen helburua da enpresei, langileei eta, oro har, gizarteari helaraztea Sareak sortzen dituen albisteak eta ekitaldiak eta, era horretan, baita enpresen komunikazio-lan propioari laguntzea ere.

Komunikabide horien bitartez, antolatzen edo parte hartzen duen beste ekintza batzuen zabalkundea ere egiten du Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, eta horiek bultzatzen eta sustatzen ditu: Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko FP Foroa, Inspira Proiektua eta Berdintasun Foroa, besteak beste.

Hemen jarrai dezakezu Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea:

Instagram- @pteuskadi

Twitter- @PTEuskadi

Facebook- Euskadiko Parke Teknologikoa Parques Tecnológicos Euskadi

Webgunea: www.parke.eus