Daniel Felipe Martinezek (Ineos Grenadiers) irabazi zuen Itzuliko laugarren etapa, 185,6 kilometro egin ondoren, Gasteiztik Zamudiorako ibilbidean. Helmuga 15 minutu lehenago zeharkatu zuen, arratsaldeko 17: 15ak aldera. Helmugan bildu ziren ehunka lagunek ikusmin handiz bizi izan zuten azken esprinta.
Podiumean, Itziar Epalza Parke Sareko Zuzendariak eta Igotz López Zamudioko Alkateak eman zioten saria etapa irabazi zuen txirrindulari kolonbiarrari.
Irteera neutralizatua 13:05ean izan zen, Itziar Epalza Parkeen Sareko Zuzendari Nagusia, Igotz López Zamudioko Alkatea eta Teresa Madariaga Ingeteameko Presidentea protagonista izan zituen zinta-mozketaren ondoren. Bosgarren etapak tropela Parketik Mallabiara eraman zuen, non ehuneko 16ko desnibela zuen arrapala espero zuten garaipena erabakitzeko.
Itzulia Parkean egotea Zamudioko Udalaren, 50 urte betetzen dituen Ingeteam enpresaren eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen ekimen baterakoa izan da. Parketik eskerrak eman gura dizkizuegu Zamudioko Campusean lan egiten duten pertsona guztiei, euren laguntzarengatik eta ulerkortasunarengatik. Euren laguntza barik ezinezkoa izango litzateke kirolaren festa handi honetaz gozatzea.
Bizi ezazu Itzulia Basque Country 2022 barrutik
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak plaza bat zozkatu du lasterketa barrutik bizitzeko, antolakuntzaren auto baten, apirilaren 7ko etapan eta irabazlea Miguel García Rodríguez izan da, Maratek Proyectos enpresakoa. Zorionak!!