Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea ekosistema osoa da, ezagutzaren transferentzia eta lankidetza ahalbidetzen du inkubategien, zentro teknologikoen, unibertsitatearen, ikerketa-zentroen eta enpresen artean, guztiak sektore ugaritakoak: aeronautika, automobilgintza, elektronika, energia, ingurumena, ingeniaritza, medikuntza eta biozientzia, informazioaren teknologiak, fabrikazio aurreratua eta abar.
Horregatik du talentua eta konpainia berritzaileak erakartzeko gaitasuna. Iritsi berriak direnen artean, biozientzien sektoreko ordezkaritza zabala nabarmentzen da (Art of Discovery, Fastbase, A3Z edo Basque Health Cluster elkartea, esate baterako), baina jarduera oso banatuta dago; sektore aeroespaziala dago (Satlantis), telekomunikazioetakoa (ITS), energiarena (GES), elikadurarena (Itxas Garapen eta Beigorri), aholkularitzarena (Innotax) eta ingeniaritza, beste hiru ordezkari bildu dituena: Altra, Bop Process, Smart monitoring, AKKA eta Ferchau Engineering Spain.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea Euskadiko Parke Teknologikoen Sare barruan dago. Euskadiko politika industrialean berrikuntzari eta nazioartekotzeari rol protagonistak ematearen aldeko apustua pilatzen duen talentuaren eta ezagutzaren ekosistema da.