Haur eskola – Udalekuak

Zuhaizti haur eskola

3 urtera arteko neska-mutilentzako Zuhaizti haur-eskola Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen erdigunean dago 2004. urtetik.

2022-2023 IKASTURTERAKO IZEN-EMATEA ZABALIK

Harremanetarako:
Ibaizabal Bidea, Edificio 107. 48170 Zamudio (Bizkaia)
Telefonoa: 94 466 26 00
www.guarderiazamudio.com

Aste Santuko KANPAMENTUAK

Parte-hartzea, talde lana, inspirazioa, sormena, jolasa, irudimena…

12 urte arteko seme-alabarik badaukazue Euskadiko Parke Teknologikoen sareak Hazian Kultur Elkartearekin batera, Aste Santuko edizio jartzen du martxan Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.

Programa hau 3 eta 12 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago eta apirilaren 19tik 22ra izango da.

Jarduera guztiak (Ingurumen eta Agenda 2030 tailerrak, Gynkanak, etab.) ikuspegi entretenitu eta dibertigarriarekin egingo dira. Talde txikietan eta une bakoitzean indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen higiene eta segurtasun neurriei jarraikiz.

Kanpamentuak hasi baino lehen, gauzatuko diren jardueren egutegi, jarraitu beharreko protokoloa, COVID-19 erantzukizuneko aitorpena eta aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioaren berri emango zaie familiei.

Izena emateko epea martxoaren 31ra arte  zabalik egongo da  eta online egingo da loturaren honen bidez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
aisiuda@hazian.eus
Tf. 944 245 842