TAILERRA Adimen artifizialerako R lengoaia

Ekitaldia hasteko: 19 egun

21 apirila, 2020 12:00 am

Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina. Zamudio

2020/04/21-tik aurrera 2020/04/22 arte

Ikastaro hau “R lengoaiako programazioaren hastapenak” eta “R lengoaiaren bidezko programazioa (aurreratua)” ikastaroen jarraipena da.

Ikastaro hau, nagusiki, R-ko programazioaren alderdi aurreratuenak landu nahi dituzten eta ikasketa automatikoan eta adimen artifizialean zuzenean nola aplika daitekeen ikasi nahi duten profesional eta ikertzaileei zuzenduta dago.

Helburuak

Ikasketa automatikoaren ingurunean R programazio-lengoaiarekiko elkarrekintzatik ikastea da helburua, R lengoaia tresna eraginkorra baita ikasketa automatikoaren ingurunean analisiak egiteko eta datuak manipulatzeko modulu pertsonalizatuak sortzeko.

Trebakuntza espezifiko honek aukera ematen du R lengoaiaren bidez irtenbideak sortzeko.

Norentzat

Hainbat arlotako profesional edo ikertzaileak, R lengoaia ezagutu nahi dutenak, eta tresna hori programazioaren, adimen artifizialaren, etengabeko ikaskuntzaren, estatistikaren eta matematiken arloetan erabili. Estatistika deskriptiboari buruz zerbait jakitea komeni da.

Gomendioa

Aldez aurretik ikastaro hauetara joatea: R lengoaiako programazioaren hastapenak eta R lengoaiaren bidezko programazioa (aurreratua).

Informazio gehiago