TAILERRA WordPress nola azeleratu eta Google Pagespeed-en arabera 90 abiadura-puntu lortu

Ekitaldia hasteko: 4 egun

6 apirila, 2020 12:00 am

Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina Zamudio

WordPress CMS motela al da berez? Egia esateko, WordPressen oinarria nahiko araztuta eta aztertuta dago eta abiadura karga optimoak lor ditzake. Oro har, pluginak eta txarto programatutako txantiloiak dira WordPress-en egindako webgune bat moteltzen dutenak.

WordPressen garatutako webgune bat gehien moteltzen duen beste arazoetako bat kanpo galeriak eta hirugarrenen baliabideak dira, esaterako: ikono-galeriak edo CSS eta JavaScript liburutegi oso handiak.

Azkenik, WordPress-en beraren barne baliabide batzuk ere, zeinak askotan erabili egiten ez diren, karga-ilaratik ezabatu egin daitezke; horrela, zerbitzarirako deiak murriztu eta errendimendua hobetzen da.

Tailer honetan, webgune bat optimizatzen ikasiko dugu, zerotik hasita. Hasierako abiadura neurtuko dugu eta, ikasiko ditugun hainbat teknika aplikatu ostean, beste neurketa bat egin eta emandako aurrera pausoak egiaztatuko ditugu.

Informazio gehiago