Day

12 iraila, 2008

Gamesa 17 sorgailu eoliko egingo ditu Eufer-en zelai baterako

Gamesa Corporación Tecnológica-k kontratu berria sinatu du Enel Unión Fenosa Renovables Sozietatearekin (EUFER) 17 aerogeneradoreren hornidurarako, horrek guztira 34 megawatteko (MW) potentzia instalatzea ekarriko du. Hain zuzen ere, kontratatutako turbina eolikoak Leongo Ponferrada udalerrian dagoen Valdesamano parke eolikorako izango dira.
Irakurri gehiago

Ameriketako ordezkaritza batek Euskadiko Teknologia Parkeak bisitatu ditu

Besteren artean, Kanadako, Chicagoko, Montrealeko, Quebeceko, Kaliforniako, Illinoiseko, Hegoaldeko Karolinako, Lousianako, Mexiko Berriko eta Massachusettseko parkeetako arduradunen ordezkaritza batek egun hauetan Bizkaiko eta Donostiako Teknologia Parkeak bisitatu ditu berrikuntzaren eta biozientzien alorrean egiten duten lana ezagutzeko. Sektorea 70 enpresez osaturik dago eta horiek zuzenean 1.400 pertsona enplegatzen dituzte.
Irakurri gehiago