Day

1 urria, 2008

Kataluniak teknologia parkeen ereduagatiko interesa azaldu du

Kataluniako Berrikuntza, Unibertsitate eta Enpresa sailburuak, Joan Huguet-ek, atzo Zamudioko Teknologia Parkea bisitatu zuen teknologia, hezkuntza-mundua eta enpresa-sarea batzen dituzten hainbat proiektu ezagutzeko. Sailburu katalanak Gaiker-IK4 zentro teknologikoren instalazioetan bai CIC-bioGUNE ikerketa zentro kooperatiboan egindako lana ikusteko aukera izan zuen eta, azken honetan, bi erakundeetako zuzendari nagusiekin bilera izan zuen.
Irakurri gehiago

Ingemat VW eta SEAT enpresen lerroetarako giltza eskuan deritzen zazpi proiekturi ekin die

Ingemat talde bizkaitarrak hainbat frontetan lanean dihardu bere proiektu industriala indartze aldera. Volkswagen eta SEAT enpresentzako lanekin eskabide-zorroa sendotzea, ezagutzaren gizartera egokitzeko kudeaketa-eredua aldatzea eta negozioaren dibertsifikaziorako bi talde sortzea dira neurri estrategiko horietako batzuk. Zamudioko Teknologia Parkean kokatutako taldeak Volkswagenekin eta SEATekin hainbat proiektu integral ezarri ditu (matrizegintza eta muntaketa-lerroak) eta horiek, beste automozio-programekin...
Irakurri gehiago

Guztira 45 erakundek sinatu dute garapen iraunkorrarekiko konpromisoa Bizkaiko Teknologia Parkean

Orotara Bizkaiko Teknologia Parkeko 45 erakunde eta enpresen ordezkariek atzo iraunkortasunarekiko konpromisoa sinatu zuten, Zamudioko Parkean bertan egindako ekitaldian. Bizkaiko Teknologia Parkea buru duen Foroaren ─duela urte eta erdi sortua─ agiria irakurri eta jarduerak aurkeztu ondoren, Parkeko enpresa eta erakunde guztiei ekimen honetara atxikitzeko animatu zitzaien. Enpresa sinatzaileek konpromiso bat hartu dute, beste helburu batzuen...
Irakurri gehiago