Day

3 urria, 2008

AEBetako eta Bilboko neutroien iturrien arteko lankidetza

Neutroien espalazio-iturriaren euskal hautagaitzak, ESS-Bilbao-k, hitzarmen bat sinatu du Oak Rigde-ko (Tennessee) espalazio-iturri amerikarreko bere homologoekin esperientziak elkartrukatzeko eta espalazio-teknologian egindako azkeneko aurrerapenak aurkezteko asmoz. Ameriketako ordezkaritzak ESS-Bilbao hautagaitza bisitatu zuen eta hurrengo egunotan euskal ordezkaritza batek SNS-ra (Oak Ridge-Tennessee) bidaiatuko du proiektua aurkezte aldera.
Irakurri gehiago

Eskoziako Gobernuaren ordezkaritza batek Parkea bisitatu du

Eskoziako Gobernuaren ordezkaritza batek Bilbora bidaiatu du udal agintariek hasitako berrikuntza-politikak zuzenean ezagutzeko. Berarentzat interesgarriak ziren, batez ere, zentro teknologikoen eskarmentua eta garapena. Horretarako, bere agendan Zamudioko Teknologia Parkerako bisita zuen eta bertan Tecnalia, Labein, Azti eta Innobasque enpresek garatutako proiektuak gogoan hartu zituen.
Irakurri gehiago