Day

11 azaroa, 2008

Idoki ekainean laborategia estreinatuko dute Bizkaiko Teknologia Parkean

Idokik, ikerketan eta garapenean nahiz, jariakin superkritikoen teknologia erabiliz, printzipio aktiboen eta osagai naturalen formulazioan eta ekoizpenean diharduen konpainia bizkaitarrak, Bizkaiko Teknologia Parkean dituen instalazio berrietara lekualdatzea aurreikusi du datorren 2009ko ekainean. Idokik laborategi nagusien unitate bat izango du, erauzte analitikoaz eta baita mikrobiologiaren eta elikagaien teknologiaren zati handi batez ere arduratuko dena.
Irakurri gehiago

HOIP 2008 mintegia

Robotiker-Tecnaliak Bizkaiko Teknologia Parkean duen egoitzan “Hands-on Image Processing 2008 (HOIP 08), Investigación y Aplicación” mintegia berriz ere antolatu zuen urriaren 22 eta 23an. Nazioarteko mintegiaren edukia ordenagailu bidezko irudien tratamendurako aplikazioei eta joerei buruzkoa izan zen: segurtasuna, identifikazioa eta sailkapena. Hizlarien artean sozietateen eta enpresen, unibertsitateko erakundeen eta Tecnalia bezalako korporazio teknologikoen ordezkariak ageri...
Irakurri gehiago

Azti – Tecnalia akuikulturako hondakinak txikiagotu ditu

Itsas-laboreen Batzorde Aholku-emaileak (Jacumar), Azti-Tecnaliako zuzendaritza teknikoarekin eta Generalitat de Catalunyarekin, Xunta de Galiciarekin, Kanarietako Gobernuarekin eta Andaluziako Juntarekin elkarlanean, akuikulturako hondakinak txikiagotzeko, tratatzeko eta horiei probetxu ateratzeko teknikei buruzko “Técnicas de minimización, tratamiento y aprovechamiento de residuos de la acuicultura” egitasmoa gauzatu du Itsas-laboreen Plan Nazionalen Esparruan. Proiektu honen emaitzetako bat “Guía de Minimización...
Irakurri gehiago

Ezagutzarako sarbidea

Nicholas Negroponte Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen inaugurazioan egon da Bilbon eta horrek berebiziko garrantzia eman dio Innobasquek sustatzen duen ekimenari. Ingeniari estatubatuarrak informatikaren eta Interneten erabilera gutxien garatuta dauden herrialdeetako haurren artean zabaltzeko egindako borrokan aritu da merkeagoak diren ordenagailu eramangarriak ekoiztuz. Horrek, komunitate internautan sartzea ahalbidetzen die eta informazioaren nahiz ezagutzaren elkartrukerako atea...
Irakurri gehiago

CIC bioGUNE AEBetako Osasun Institutuen finantzaketa jaso du gibeleko eta koloneko minbiziari buruzko bi proiektu aztertzeko

AEBetako Osasun Institutu Nazionalek bi milioi eurorekin finantzatuko dituzte minbiziaren inguruko bi ikerketa-proiektu. Egitasmo horietan Euskadiko Biozientzien Ikerketa Zentro Kooperatiboak (CIC bioGUNE) parte hartzen du Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatearekin (USC) batera. CIC bioGUNE eta USC lanean diharduten programen xedea gibeleko eta koloneko minbiziarekin loturiko molekula bat ikertzea da; izan ere, molekula horren erregulazioa gaixotasun bi horiei...
Irakurri gehiago

Energia fotovoltaikoko Europako planik handiena

Tecnalia Espainiako estatuak duen ordezkari bakarra da VII. Esparru Programaren finantziazioa jasotzen duen Apollon proiektu europarrean, hau da, Europako ekimen fotovoltaikorik handienean. Egitasmoak, oro har, kontzentrazio fotovoltaikoko sistemen optimizazioa du helburu eta, bereziki, bi teknologien optimizazioa: foku-puntuko teknologia eta ispiluetan oinarritutako espektroak sakabanatzeko teknologia. Tecnaliak arreta jarriko dio, batez ere, bi teknologiei zuzenduko zaien eguzkiaren...
Irakurri gehiago