Day

17 urtarrila, 2009

EAE minbizia tratatzeko nanopartikulak erabiltzeari buruzko ikerketa europarreko buru da

Kimioterapiaren bigarren mailako efektuak gutxitzearekin batera minbiziaren aurkako tratamendua hobetzea da Nanother proiektu europarraren helburu nagusia. Ikerketa-esperientzia honetan 18 erakundek parte hartzen dute eta Euskadiko Gaiker-IK4 zentro teknologikoa da horren buru. Medikuntzari aplikaturiko nanoteknologia da egitasmo horren giltzarria, tumore kartzinogenoak hautemateko eta aurkitzeko nanopartikulak (eskala mikroskopikokoak) garatzea helburu duena. Behin tumoreak kontrolatuta, nanopartikulek horiek kentzeko...
Irakurri gehiago

Bere AB37 modeloko lehenengo palak instalatu ditu Aerobladek

Aeroblade-k, patente propioa duten pala eolikoak diseinatzen eta fabrikatzen dituen Aernnova taldeko enpresak, bere aurreneko hiru pala eolikoak instalatu zituen atzo Nafarroan. Aurtengo bigarren seihilekoan Bizkaiko Teknologia Parkean bere egoitza nagusia, ingeniaritza-zentroa eta moldeak produzitzeko instalazioak jarriko dituen Aeroblade-k bere lehendabiziko pala modeloa, AB37, garatu, patentatu eta ekoiztu du. Halaber, palaren diseinu berritzailea etorkizunean pala...
Irakurri gehiago