Day

30 urtarrila, 2009

GAIAk Europa eta India arteko I+G proiektuak babesten ditu

Gaia, elektronika, informatika eta telekomunikazioen euskal enpresen elkartea, Estatuko ordezkari bakarra da Europa eta India arteko I+G proiektuen garapena babesten duen NewIndigo nazioarteko programa europarrean.
Irakurri gehiago

Telefonia finkoko 313.000 bezeroak gainditu ditu %45eko merkatu-kuotarekin

Euskaltelek bere zuntz optikoaren bidezko 360.000 lineak eta telefonia finkoko 313.000 bezeroak gainditu ditu eta horrek merkatu-kuotaren %45 ordezkatzen du. Banda zabalari dagokionez, 2008an 202.000 linea baino gehiago egon ziren; hortaz, Euskadiko aitzindaria da %48ko merkatu-kuotarekin. Telebista digitala etengabe barneratuz joan da 2008an %38ko merkatu-kuota lortu arte. Era berean, urtetik urtera bezeroak %20 areagotu dira...
Irakurri gehiago

I+G+B inbertsio handiagoekin krisiari aurre egitea eskatu du

Pedro Luis Uriartek, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, etorkizunera begira eta I+G+B inbertsio gehiagorekin krisiari aurre egiteko “aukera historikoa” nabarmendu zuen atzo Gasteizen. Sormena eta Berrikuntzaren Europako Urtea aurkezteko ekitaldian Uriartek adierazi zuenez, “krisi honetatik lehenbailehen atera behar gara, ageria den zoritxarretik haratago, egoera honek Europan eta munduan gure abantaila lehiakorra areagotzeko aukera eskaintzen baitigu”....
Irakurri gehiago