Day

1 apirila, 2009

Euskaltelek bere emaitzei eutsiko diela aurreikusten du nahiz eta diru-sarrera gutxiago lortu

Euskalteleko presidente José Antonio Ardanzak atzo baieztatu zuenez, konpainiak egungo krisi-egoerari “aurre egiteko gaitasuna” du eta bere hitzetan, egungo aurreikuspenen arabera, aurten “diru-sarreren mailak behera” egingo du eta emaitzei eutsiko zaie. Bilbon egindako prentsaurreko batean azaldu zuen Euskaltel egungo egoera ekonomikoaren “jakitun dela”, enpresek jasaten ari dituzten arazoek fakturazioaren “murrizketa edo desagerpena” eurekin dakartzatelako. Adierazi...
Irakurri gehiago

Tecnaliak energia fotovoltaikoaren aplikazioan iraultza eragin du

Tecnalia korporazioak azken ukituak ematen ari dizkio etorkizun oparoko teknologia fotovoltaikoari. Horren bidez, egungo eguzki-panelen errendimendua optimizatzeaz gain, eraikuntza sektorerako aplikazioan iraultza eragingo du. Hala, Kyotec izena hartzen duen egitasmoari jarraiki, elektrizitatea sortuko duen errezel-horma jarriko du eraikinetan.
Irakurri gehiago

Gaiak Euskadiko erreferentziazko enpresa-taldearen saria jaso du

Gaia-EIKT Klusterrak Euskadiko saria jaso du Mundo Empresarial Europeo argitalpenaren eskutik, sarien XII. edizioa ospatzeko ekitaldian. Kluster teknologikoak hainbat arlotan, hala nola, I+Gn, prestakuntzan eta nazioartekotzean berrikuntza eta sustapenaren alde egindako lanagatik jaso du saria. Bereziki I+G jarduerak baloratu dira eta horien artean inguru murriztuetara sartzeko Biokey “giltza biometrikoa” proiektua, Unibertsitate-Enpresa proiektua eta talentuek ihes...
Irakurri gehiago

Ibermáticak lineako prestakuntza-softwarea garatu du Gamesarentzat

Ibermáticak Iparramerikan dauden Gamesako profesionalei lineako prestakuntza emateko soluzio teknologikoa garatu du, ez baita erraza atzerrian garatzea parke eolikoen mantentze-lanetaz arduratzen diren langileentzako Espainian erabiltzen duen prestakuntza-eredua. Tresnak parke eolikoen mantentze-lanetarako simulagailua eta komunitate birtuala hartzen ditu barne, ikaskuntza-prozesua dinamizatze aldera.
Irakurri gehiago