Ormazabal Argentinan ezarri eta hamar urte geroago, ekipamendu elektrikoko ondasunen sektorean eskarmentu handia duen enpresa bizkaitarrak bertako presentzia sendotu du, Burzaco Industria Parkean (Buenos Aires) instalazio berriak inauguratuz. Hasieratik Argentinako merkatuan erreferentziazko lekua lortu du, ekipamenduak pertsonalizatzeko aukera ematen baitu bere berezko teknologiak.Irakurri gehiago
Nextel telekomunikazioen ingeniaritza elkarlanean aritu da Gipuzkoako Foru Aldundiaren administrazio elektronikoko eta sistemen plataformaren sekurizazioan. Tresnak suebaki gehiago dituenez, administrazio elektroniko plataformaren erabilgarritasuna sendotzen eta sistemen segurtasuna bermatzen du. Era berean, babes-sistema iraunkorra eta eraginkorra izan dadin, Nextelek euskarri teknikoko zerbitzu berezitua eta etengabea emango du. Horrela, erabilgarritasuna eta sarbideen kontrola optimizatuko dira zerbitzu eraginkor...Irakurri gehiago
Mondragon Unibertsitateak Bizkaiko Teknologia Parkean kokatutako eta instalazio-ingeniaritzan diharduen Ondoan euskal enpresa-taldea kontratatu du. Horren arabera, Goi Eskola Politeknikoko eraikin berrian –Garaia Berrikuntza Gunean dago– girotzeko eta suteen aurkako babeserako azpiegiturak ezarriko ditu. Esleipenak hainbat lan biltzen ditu, hala nola, girotzea eta ur bero sanitarioa jartzea, suteen aurkako babesa eta sotoetako aparkalekuen aireztatzea. Horretarako, sistema...Irakurri gehiago