Tecnalia berriki saritua izan da Norvegiako Ibilgailu Elektrikoen Nazioarteko XXIV. Kongresuan (EVS), “Dialogue Presentation” kategoriaren barruan egindako aurkezpen teknikoagatik. Aurkezpenean eztabaidatu ziren alderdien artean, dinamika longitudinala nahiz albo-dinamikaren inplikazioak dituzten ibilgailuen portaera-ereduen aplikazioa dago, besteak beste.Irakurri gehiago
Eduardo Jiménezek, Bizkaiko Teknologia Parkean egoitza duen euskal industria-taldeko marketing zuzendariak, adierazi duenez Ingeteam dagoeneko potentzia bat da energia eolikoa sortzeari dagokionez. “Bigarren osagai-hornitzailerik garrantzitsuena gara, %14ko munduko merkatu-kuotarekin. Lehen mailako aerogeneradore-fabrikatzaileekin lanean dihardugu, Gamesa, Acciona eta Mitsubishi, esaterako”. Ingeteameko marketing-arduradunak “Ingeteam taldeak azkeneko urteotan izandako hazkunde garrantzitsua” gogorarazi du. “Gure fakturazioa 2005ean 210 milioikoa...Irakurri gehiago
Europako Espalazio bidezko Neutroien Iturriaren (ESS) Zamudioko egoitzak hiru instalazio edukiko ditu. Lehenengoa azeleragailuak ikertu, garatu, diseinatu eta fabrikatzeko zentro teknologikoa izango da. Garmendia ministroak azaldu zuenez, “baterako proiektuaren osagairik garrantzitsuenetako bat da” eta, gainera, “hala eskatzen duten iturrientzako osagaiak fabrikatuko ditu”. Bigarrena saiakuntza-laborategia izango da, “ESSaren entsegu-zentro nagusia”, alegia. Hirugarren instalazioa urruneko sarbideko estazioa...Irakurri gehiago