SPRIren Kanpo Sareko agente guztiak etorriko dira azaroaren 18 eta 19an Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) egingo den Intergune 2009 Nazioartekotze Foroaren edizio honetara. 50 herrialde baino gehiagotan dauden 42 ordezkari eta tokiko aholkulari espezializatuk atzerriko herrialdeei, hango merkatuei eta negozio aukerei buruzko aholkularitza pertsonalizatua eskainiko diete euskal enpresei. Hori guztia, euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko helburuarekin....Irakurri gehiago