Parkeak 150.000 metro karratu azalera gehiago izateko lanak, besteak beste Orona konpainiaren Berrikuntza Gunea, 2011.urtean hasi ziren eta zabalkuntzaren inbertsio osoa 120 milioi eurokoa izango da. Lehen fasea, lursailaren egokitzea hain zuzen, amaitzear dago eta laster lizitaziora aterako den bigarren faseak urbanizazioari ekingo dio, 12 hilabete iraungo duten obratan. Donostiako Teknologi Parkearen zuzendari Estefania Morcillok...Irakurri gehiago
Venezuelak Espainian duen enbaxadoreak eta Venezuelako enpresari talde batek bilera bat egin dute Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin eta euskal patronalarekin. Euskal enpresei irekitako ekitaldi horretara ehun bat enpresa azaldu dira, denak ere interesa dutenak negozioak egiten hasteko Venezuelarekin. Eusko Jaurlaritza, 15/06/2012 Gaur, ostirala, ekainak 15, Juan Goicolea, Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,...Irakurri gehiago