Day

7 abuztua, 2012

Hegalaburrari buruzko bi ikerketa-proiektu —1,5 milioi euro— zuzenduko ditu AZTI-Tecnaliak

Ugaritasunari eta arrantzagatiko heriotza-tasei buruzko kalkulu independenteak egiteko lagungarri izango dira. Hegalabur-populazioaren egitura, migrazioak, nahaste-tasak, hazkuntza eta erreprodukzioa erakutsiko dituzte. Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeak (ICCAT) 1,5 bat milioi euro inbertituko ditu hegalaburrari buruzko bi ikerketa-proiektu handitan. 2012an dira egitekoak proiektuak, eta AZTI-Tecnaliak (itsasoaren eta elikagaien ikerkuntzan espezializatutako zentro teknologikoa) koordinatuko ditu, nazioarteko bi partzuergotan....
Irakurri gehiago