Telekomunikazioen sektorean erreferentziazko nazioarteko konpainia den ZTEren eta Euskaltelen artean aliantza estrategiko teknologiko bat izateak aukera emango du Euskadin aberastasuna eta enplegu kualifikatua sortzeko, eta sektoreko beste industria batzuetarako eragilea izateko. ZTEren Euskadiko zentro berriak bermatua du lan-kargaren hazkundea; izan ere, berehala hartuko du beste operadore batzuentzat Espainian, Portugalen eta Europako hegoaldeko beste herrialdeetan garatzen...Irakurri gehiago
Mikroteknologien arloan diharduen CIC microGUNE Ikerketa Zentro Kooperatiboak industriako mikrosistemei buruzko workshop bat antolatu berri du. Jardunaldian parte hartu dutenek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte mikroteknologiek euskal industrian duten garrantzia, eta arlo horretako industriari eta ikertzaileei planteatzen zaizkien etorkizuneko erronkak. Hitzorduak berrogeita hamar bat pertsona bildu ditu, ikertzaileak eta industriako zenbait arlotako pertsonak tarteko...Irakurri gehiago