Day

18 abendua, 2014

GAIAk gida bat argitaratu du euskal enpresek garatu dituzten smart city arloko konponbideekin

GAIA EIKT Klusterrak gida batean bildu ditu enpresa bazkideek hiri adimendunaren arloan garatu dituzten produktu eta zerbitzuak. Argitalpenaren helburua da hainbat arlotako konponbide eskaintza ezagutzera ematea, hala nola mugikortasuna, energia eraginkortasuna edota zerbitzuen kudeaketa. SC4C-Smart Capacities For Cities GAIA EIKT Klusterrak argitaratutako gida bat da eta bere asmoa da elkarteko kide diren euskal enpresek hiri adimendunaren...
Irakurri gehiago

Temprocen proiektua abiarazi da Arabako Teknologia Parkean

Asteartean, Arabako Teknologia Parkeko instalazioetan, Aernnovak koordinatutako Temprocen proiektuari hasiera eman zitzaion. CDTIk berriki onetsi du egitasmoa, Cien programaren barruan. Aernnova taldeko zenbait konpainiaz gain, Airbus, Loxin eta Zayer enpresak, Tecnalia, Fidamc, CTA, Faico eta Cetemet zentro teknologikoak, Mondragon Unibertsitateak, Etsia goi-eskola teknikoak eta Aragoiko Institutu Teknologikoak parte hartu dute proiektuan. Aernnovak jakinarazi duenez, 2014-2018...
Irakurri gehiago

Enpresa txiki eta ertainek lainora eramango dute beren logistika

IK4-IKERLAN euskal zentroak C2Net europar proiektuan parte hartuko du, ‘Factories of the Future’ programak 7 milioi euro baino gehiagorekin finantzatuta Proiektuak lainoan kokatutako tresna informatikoak garatuko ditu, enpresei, batez ere enpresa txiki eta ertainei, lankidetzan arituta material fluxua optimizatzen laguntzeko asmoarekin Proiektuak enpresa sareak eratzea ahalbidetuko du, hornidura kateen kostuak eta eraginkortasunik ezak gutxiago izatea...
Irakurri gehiago