Day

8 urtarrila, 2015

Euskal enpresak A350 Airbus berrian parte hartzen ari dira

Airbusek fuselaje zabaleko bere hegazkin berria ekoizten hasteko fasea abiarazi du, euskal enpresen ordezkaritza zabal baten laguntzaz. Abenduaren 22an, Qatar Airways konpainiak Airbus-en lehen A350 XWB hegakina bereganatu zuen. Hegazkin berriak aeronautikaren eta material aurreratuen arloko azken diseinuak biltzen ditu, baita %53an konpositez eginda dagoen egitura, eta erregai-kontsumoa %25 murriztu eta gas-isurketak gutxitzea ahalbidetuko duen Rolls-Royce...
Irakurri gehiago

Hegazkinetarako motor eraginkorragoak eta kutsadura txikiagokoak

Hegazkingintza motorren sektorea garatuz doa etengabe, horien eraginkortasuna areagotu, mantentze-lanen kostua gutxitu eta gas kutsatzaileen emisioak murriztea ahalbidetuko duten aurrerapen teknikoen bila. Hegazkingintza komertzialeko motorren teknologia aeronautikoa, konpresore eta turbinen arteko transmisio zuzeneko adatz anitzeko teknologia tradizionalen ordez, haizagailu/konpresoreen eta turbinen biraketaren abiadura optimizatu eta zenbait kasutan ardatz-kopurua gutxitzea ahalbidetzen duen engranaje-kaxen bidezko zeharkako transmisio...
Irakurri gehiago