7,5 milioi euro inbertitu dira enpresa gipuzkoarrek oinarri teknologikoko espezializazio adimendunean aurrera egiten jarrai dezaten. Bioklimaren iraunkortasunarekin, bioeraikuntzarekin eta energia berriztagarriekin loturiko estrategiak jasotzen ditu eraikinak. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak gaurtik aurrera beste eraikin bat du, zeinaren bidez agerian jarriko baita RIS3 estrategiaren barruan dauden sektore teknologikoetan diharduten enpresei laguntzeko euskal instituzioek egindako apustua....Irakurri gehiago