Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako lehiaketa da BiscayApp, eta enpresek zein partikularrek eurek asmatutako aplikazioak aurkez ditzakete. Banaka edo taldeka parte hartzeko aukera dago, eta ezinbestekoa da 18 urte baino gehiago izatea eta aplikazioa –edo aplikazioaren ideia– kategoria hauetakoren batekin bat etortzea: Silver Economy, Data Intelligence, Energia eta Manufaktura aurreratua. Aplikazioak enpresaren jardunerako jada garatuta...Irakurri gehiago
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak antolatuta, Parkean kokatutako hainbat enpresa eta korporazioren ordezkariek lehen Parke Foroan parte hartu dute. “Erronka bat Parkearentzat” –Parkeko enpresetako langileei zuzenduriko berrikuntzako ekimen irekia– lehiaketaren irabazleak egindako proposamenetik abiatuta sortu da ideia. Edurne Pasaban alpinista ospetsuak “arrakastaren gakoei” buruzko hitzaldia eman du. Elevator-pich delakoan, Parkeko 15 enpresak gauzatzen duten lana...Irakurri gehiago
Euskal konpainiak teknologia aurreratuko automatizazio-sistemak hornitu dizkie gaur egun Latinoamerikan eraikitzen ari den eguzki-instalazio handieneko azpiestazio elektrikoei Gero eta gehiago dira, elektrizitatea ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako era iraunkorragoan sortzeko energia berriztagarrien aldeko apustuari eutsi dioten herrialdeak. Egoera honek garrantzi handiko merkatu-nitxoa sortu du sektoreko enpresa eta banatzaileentzat. Testuinguru honetan, potentziako elektronikan espezializatuta dagoen Ingeteam euskal enpresak ...Irakurri gehiago
Boeing eta Aernnova etxeek Boeing 787rako lehendabiziko atzeko presio-trenkada entregatzeko ekitaldia egin dute Hego Carolinan (AEB). Atzeko presio-trenkada domo itxurako egitura-horma da, eta fuselajearen atzeko aldean joaten da. Bidaiari-kabinako presioa gordetzeaz arduratzen da. Osagai hori ekoizteko, automatizazioaren arloko abangoardiako teknologiak erabiltzen dira, bai material konposatuzko piezak fabrikatzean, bai muntaketa-lanak egitean. Ezinbesteko garrantzia du egiturari dagokionez,...Irakurri gehiago