Day

28 otsaila, 2019

Bigda Solutions Europako EDI programako 6 finalisten artean

European Data Incubator, EDI, bizkortze-programak, martxoan ireki zuen Europako multinazional ugarik ezarritako Big Data erronkak konpondu ahal izateko proposamenetarako deialdia. Ekimen hori Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren parte da. Europako hamabost enpresa handik, horien artean Volkswagenek, erronka bat planteatzen dute, eta programak eskainitako datu multzo bat erabilita bete beharko da. Parte-hartzaileek 100 mila...
Irakurri gehiago

NEIKER-Tecnaliak eta AZTIk tokiko elikagaien jasangarritasuna ebaluatzeko sistema bat baliozkotu dute Auzo Lagun S.Coop.en lankidetzarekin

Ebaluazio sozial, ekonomiko eta ingurumenekoa egiteko metodologia honek tokiko lehengaien onuren balioa erakutsi ahal izango du, kolektiboen sektorean menu jasangarriagoak diseinatzeko Horretarako, “Tokiko produktu jasangarriak sustatzea nekazaritzako elikagaien sektorearen balio osoaren jasangarritasuna bultzatzeko” izeneko proiektuaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) finantzatuta, balioztapena egiteko kontuan hartu da...
Irakurri gehiago

Euskaltel Taldeak akordio integral bat sinatu du ZTE Españarekin, hedatze-planean laguntzeko

Aliantza horrek erabiltzaile-esperientzia hobea ekarriko die Euskaltel Taldeko bezeroei operadoreak presentzia duen merkatuetan, besteak beste hedapen geografikoko planeko lehen bost merkatuetan. Eraginkortasun handiko lan-metodologia bat aplikatuko du konpainiak, bat datorrena bere eraldatze- eta sinplifikatze-planarekin. Horri esker, urtean 40 eta 45 milioi euro bitartean aurreztea espero da.   Euskaltel Taldea merkatuko player nagusiekin aliantza estrategikoak sinatzen...
Irakurri gehiago

Rail Live 2019 azokan izango da Ceit-IK4

Ceit-IK4 zentroak eta MainRail erakundeak trenbideetako azpiegituren mantentze-lanetarako soluzio teknologikoak erakutsiko dituzte BECen. Martxoren 5etik 7ra egingo da Bilbon Rail Live 2019, trenbideen industriako teknologia eta berrikuntzari begirako azokarik garrantzizkoenetako bat. Trenbidearen industriako eragile eta profesionalek hainbat esperientzia, praktika egoki eta berrikuntza partekatzeko topagune azpimarragarriena izango da, zalantzarik gabe. Kongresu honetan soluzio teknologikoak erakusteko stand-a...
Irakurri gehiago

Euskaltel Taldeak errekorra hautsi du, eta 62,8 milioi irabazi ditu 2018an, % 26,6 gehiago

Operadorearen diru-sarrerak 691,6 milioi eurora iritsi dira: % 11,2ko igoera esan nahi du horrek 2017ko ekitaldiaren itxierarekiko Honetan datza Taldearen negozio-estrategia: balio erantsi goreneko produktuak paketeka eta bateratuta eskaintzean Operadoreak arrakastaz ekin dio hedapen-planari, eta bost merkatutan sartu da dagoeneko: Nafarroan, Kantabrian, Leónen, Errioxan eta Katalunian. Merkatu horietan garatzea aurreikusten du 2019rako Euskaltel Taldeak bere errekorra hautsi...
Irakurri gehiago

Lehendakaria IBERMATICAren arduradunekin batzartu da

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Lehendakaritzan harrera egin die Ibermática enpresa-taldeko arduradunei, enpresaren 45. urteurrenean Lehendakaritzako elkarraldian izan dira Ibermática-ko zuzendari nagusi eta kontseilari delegatu Juan Ignacio Sanz, Iparraldeko zuzendari Guillermo Dorronsoro eta Marketin eta Komunikazioko zuzendari Laura Arranz. Teknologiaren sektoreko multinazional bat da Ibermática, 3.400 profesional baino gehiagorekin; hainbat herrialdetan jarduten du...
Irakurri gehiago

ESKU-ERREMINTEN ETA INDUSTRIA-HORNIKUNTZAREN SEKTOREAK AMAIERA ONA EMAN DIO 2018. URTEARI, % 3,1 HAZITA

ESKUIN – Burdineriako eta Industria Hornikuntzako Klusterreko enpresa fabrikatzaileek amaiera ona eman diote 2018ko ekitaldiari, 369 milioi euroko zifrara iritsita. 2017an erregistratutako 358 milioi euroekin alderatuz gero, oro har % 3,1 handitu dituzte salmentak. Gehiagotik gutxiagora joan den urte batean, nazioarteko merkatuek baino dinamismo handiagoa agertu du barne-merkatuak: izan ere, % 4,78ko hazkundea izan dute...
Irakurri gehiago