Day

apirila 9, 2019

Edizio berria Aula Parkes: Ekipoen liderrak, emaitzak hobetzeko

Badakizu lidergo eraginkor batek islada zuzena daukala enpresa baten emaitzetan? Lantalde baten buru zara eta bere talentua bultzatzekobeharrezkoak diren funtsezko gaitasunak zeureganatu nahi dituzu? Une oro langilearen konfidantza eta motibazioa hauspotzendituen lider horietakoa izatera iritsi nahi duzu? Antolatzaileak: Euskadiko Parke Teknologikoak eta Deusto Business School. Nori zuzendua: Lantalde baten ardura izanik, bere talentua bultzatzea helburu duten profesionalei zuzendua. Hurrengo edizioaren hasiera: 2019ko maiatzean. Formatua eta ordutegia: 4 saio, 15:30etatik 19:30etara. Aukera ezazu...
Read More

EMAKTIVA programaren aurkezpena Bizkaiko Parkeko enpresei

Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusia Parkeko zenbait enpresatako ordezkariekin batu da, EMAKTIVA programa aurkezteko; Sareak EDE Fundazioarekin emakumeen gizarte- eta lan-inklusiorako duen lankidetza-hitzarmenaren ondorioz sortu da programa 2018ko azaroan, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta EDE Fundazioa-Suspergintza Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, EMAKTIVA programa garatu, sustatu eta bultzatzeko; programaren helburua enplegura jotzeko zailtasunak dituzten...
Read More

Etxe adimendunaren ahalmena

Aurrezpen energetikoaren esparruan erreferentzia bihurtu diren zenbait enpresa daude Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean Horietako bat Wattio da; 2012an sortu zen, BIC Gipuzkoaren barruan. Energia aurrezten laguntzen duten sistema adimendun domotikoak garatzen ditu. Hasieratik daude Gauzen Internetekin trebatuta, eta produktu errazak fabrikatzen dituzte, besteak beste, smartphone baten bidez etxeko termostatoa kontrolatzeko edo urrunera argiak piztu...
Read More

Klima aldaketak atunak birbanatuko ditu

AZTI azterketa bat gidatzen ari da ozeanoaren etorkizuneko baldintzek sei atun espezieren banaketa eta ugaritasunean izango duten inpaktuari buruz Ikerketak iragartzen duenez, itsasoaren beroketa globalean oinarrituta, espezie tropikalak ugaritu egingo dira, tartean marraduna eta hegal horia, horiek izanik giza kontsumoaren gehiengoa, eta gainerako espezieak, berriz, poloetarantz lekualdatuko dira. Haritz Arrizabalaga eta Maite Erauskin ikertzaileek gidatu...
Read More