Parke erakunde berriekin lankidetzan eta negozioan aritzeko aukerak. Otsailaren 18an

Dagoeneko k·business topaketa berri bat antolatzen ari gara, Parke ekosisteman duela gutxi sartu diren erakundeak ezagutzeko aukera izan dezazun

Otsailaren 18an, ostirala, ospatuko den jardunaldi honetan, Parkeen Sarean instalatu berri diren eta zure interesekoak izan daitezkeen enpresa berriak ezagutu ahal izango dituzu; hornitzaile, partner edo bezero berriak zuk uste baino gertuago daude.

Ezagutu edizio honetan gurekin egongo diren enpresak eta agendaren xehetasunak, erantsitako dokumentua berrikusiz.

IZENA EMAN

 

K·business. Aukerak lotzen

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen barruko eta kanpoko erakundeen arteko topagunea, harremanak, lankidetza eta negozio-garapena bultzatzeko.

11 edizio · +370 erakunde parte-hartzaile · +280 aldebiko topaketa · Hainbat merkataritza-akordio lortu dira.

Xehetasunak

Data

18 otsaila 2022

Ordua

09:00 - 12:00

Kokapena

Sarean

Antolatzailea

Parke - Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea

Partekatu

Beste ekitaldiak