«Terapia aurreratuak: laborategitik pazientera eta gizartera» (UPV/EHUko UDA IKASTAROA)

Terapia aurreratuak sendagai oso berritzaileak dira, geneak (terapia genikoa), zelulak (terapia zelularra) edo ehunak (ingeniaritza tisularra) erabiltzean oinarritzen direnak, hainbat gaixotasun prebenitzeko edo tratatzeko. Terapia hauek potentzial handia dute tratamendu pertsonalizatuak eratzeko, eta medikuntza iraultzen ari dira, orain arte tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunak tratatzeko estrategia terapeutiko berriak garatzea ahalbidetzen baitute

Ikastaro honen bidez terapia aurreratuen ikuspegi globala eman nahi da: zer diren, nola aldatzen ari diren eta datozen urteetan panorama terapeutikoa nola aldatuko duten. Bereziki azpimarratuko da Euskadiko ekosistema, arlo horretan aitzindariak izateko zein estrategia garatzen ari diren identifikatuz.

Ikastaroan diziplina anitzeko eta, batez ere, zeharkako ezagutza duten erreferentziazko hizlariek parte hartuko dute, eta mahai-inguruak egingo dira onkologiako eta hematologiako terapia aurreratuei, RNAren erabileran oinarritutako terapia aurreratuei eta beste aplikazio kliniko batzuetako terapia aurreratuei buruz, hala nola gaixotasun metabolikoei, neurodegeneratiboei edo gibeleko gaixotasunei buruz.

«Terapia aurreratuak: laborategitik pazientera eta gizartera» (UPV/EHUko UDA IKASTAROA)

2022ko ekainaren 16a eta 17a

Donostiako Miramar Jauregia

Ordutegiak:
Ekainak 16 – 09: 00-17: 30
Ekainak 17 – 09: 00-14: 00

Koordinatzailea – Antolatzailea: IIS Biodonostia/Biodonostia OII

Informazio gehiago eta izen-emateak

Xehetasunak

Data

16 - 17 ekaina 2022

Ordua

09:00

Kokapena

Miramar Jauregia

Partekatu

Beste ekitaldiak